Askora 2022ko elikagai bilketa handiarekin bat

Askora 2022ko elikagai bilketa handiarekin bat

Compartir:

Elikagaien bankuek beraien ohiko bilketa egingo dute azaroaren 25etik abenduaren 2a bitarte

Urteroko elikagaien bilketa handia boluntarioek lagunduta gauzatzen da. Pertsona hauek supermerkatu eta interesatuta dauden beste erakunde batzuetan edukiontziak jartzen dituzte, ez-galkorrak diren elikagaiak biltzeko.

Ekintza hau estatuan zein Europan zehar dauden hainbat Elikagai Bankuk gauzatzen dute. Irabazi-asmorik gabeko elkarte hauek guztiek garai berean egiten dute Elikagai Bilketa.

Estatistikako Institutu Nazionalaren azken txostenaren arabera, 2021ean Espainiako biztanleriaren %27,8a pobrezia-arriskuan zegoen.  Kanpaina honen baitan estatu-mailan biltzen diren elikagaiak ehuneko horren barruan sar daitezkeen biztanleentzat dira soilik, eta bildutako elikagai guztiak Espainian bertan banatzen dira.

Hainbat urteren ostean, herritarrek ekimena ezagutzen dutela eta urtez urte laguntzen dutela esan daiteke. Bai, produktuen ekarpenekin, bai online eta baita boluntariotza bidez ere.. Azken Elikagai Bilketa Handian, oraindik ere Covid-19aren pandemiak baldintzatuta, Espainian bakarrik 16.000.000kg elikagai bildu ziren 11.500 bilketa-gunetan. Elikagai hauek milioi eta erdi pertsona onuradun izan zituzten.

ASKORAREN JARDUNA ELIKAGAIEN SOBERAKINEN INGURUAN

Kolektiboei eskaintzen dizkiegun elikadura-zerbitzuek, ezinbestean, kudeatu beharreko soberakinak sortzen dituzte. Horretaz jabetuta, prozesuaren etapa bakoitzean soberakinak murrizten ahalegintzen gara.

Lehengaien prestakuntzatik hasita, gure haragi- eta arrain-hornitzaileek, Askorak emandako jarraibideei erantzunez, erabiltzeko prest dagoen genero garbi eta zatitua helarazten digute. Eta, jakina, zerbitzatuko diren kopuruak bakarrik eskatzen ditugu. Batzuetan, justifikatutako arrazoi baten ondorioz, menu kopurua murriztu egiten da, eta hori kontuan hartuta, prestaketan erabili ez den lehengaia izoztu egiten dugu, alferrik ez galtzeko. Frutei eta landareei dagokienean, hondakin organikoen edukiontzietan botatzen ditugu atal ez-aprobetxagarriak bakarrik.

Prozesuaren bigarren mailan, sukaldeetan, bi hondakin mota sortzen dira nagusiki: aprobetxa daitekeena (prestatutako eta zerbitzatu gabeko janaria) eta platerean uzten dena.

Lehenengo hondakin mota murrizteko, aipatu dugun bezala, jankideen kopurua eta prestatutako errazioak zorrotz kontrolatuz lan egiten dugu. Eta zentroei etengabe azpimarratzen diegu garrantzitsua dela jantokian egon litezkeen bajen kopurua garaiz jakinaraztea. Bigarren hondakin motarekin, eta betiere legezkotasuna betez, Askora soberakinak murrizteko ekimen berriekin lanean ari da, eta ekimen horietan, besteak beste, kontzientziazio-kanpainak eta -tailerrak egingo dira ikasleekin.

Gainera, hartutako neurri orokor hauez gain, Askoran sukalde bakoitzaren datuak biltzen ari gara, tipologia bakoitzeko hondakinen zenbatekoa zehaztasunez kuantifikatu ahal izateko. Horrela, xahutzea gutxituko duten hainbat ekintza diseinatu ahal izango ditugu, zentro bakoitzaren premia bereziak kontuan hartuta.

Ekimen guzti horietatik abiatuta, elikagaiak alferrik galtzeko hartutako neurri orokorrei gehituko zaizkien irtenbide eta aukera berriak bilatzen jarraitzea espero dugu.

Ikerketa honen emaitzak laster kontatzea ere espero dugu! Oraingoz, 2022ko Elikagaien Bilketa Handian parte hartzera animatzen zaituztegu.


Mas noticias sobre