Pertsonen eta naturaren arteko lotura hobetzea gero eta garrantzitsuagoa dela ulertzen dugun mundu honetan, lankidetza hau sortu da txakurrekin ikasteko esku-hartzeetan eta esku-hartze terapeutikoetan aditua den Biak Bat erakundearekin.
Biak Bat-eko adituek eta txakurrek, Mahi-Mahi patioak bisitatu dituzte hainbat egunez, pirateei elkarbizitza izaki bizidun guztien beharrak ulertu eta asetzea dela uler dezaten gonbita eginez, eta ekosistemaren mesedetan haiekin harreman harmoniko bat eraikitzearen garrantzia landuz.
Denbora eta espazioa partekatuz eta dinamika ludiko eta hezigarrien bidez, animalien zaintza arduratsuari buruz ikasi ahal izan dugu, beraiekin komunikazio eraginkorra, izaki bizidunen eta ingurumenaren arteko interdependentzia ulertuz.
Egun bateko bidai zoragarria izan da: Piratek kitzikatuta eta jolaserako gogoz hartu zuten bisita eta lasaitasunez, errespetuz eta elkarbizitzan agurtu genituen. Eskerrik asko Biak Bat!