Askorako lantaldearen garapen profesional eta pertsonalerako ikaskuntzari ekiteko beste modu bat

Askorako lantaldearen garapen profesional eta pertsonalerako ikaskuntzari ekiteko beste modu bat

Compartir:

Askoran, gure ikasteko edo, hobeto esanda, aberasteko modua eraldatzeko bide zirraragarri bati ekin diogu, eta horri, Ikaskuntza Plana deitu diogu. Garapen profesional eta pertsonalerako plana da, gure lanpostuak eskatzen dituen gaitasun teknikoak baino askoz tresna gehiago ematea bilatzen duena, eta geure burua zaintzen eta gure taldea eta ingurunea zaintzen lagunduko diguten gaitasunak garatzen lagunduko diguna.

Horretarako, gure ikuskera aldatu behar izan dugu, eta pertsonak erdigunean jartzen dituen ikuspegi batera jo dugu. Ikaskuntzari ekiteko beste modu bat, prestakuntzaren ideia tradizionaletik haratago doana, ikastaro edo tailerren bidez, eta pertsona eta talde bakoitza desberdina bada, ikasteko modu bakarra ezin dela egon dioen konbentzimendutik abiatzen dena.

Izan ere, gure inguruko pertsonei guztion onena emateko, talde osoaren epe luzerako garapena erraztu behar dugu, hazkunde profesionala ez ezik, pertsonala ere bermatuko duen ikaskuntza-ibilbide pertsonalizatua.


Mas noticias sobre