Aurkeztu ditugu Elikation proiektuaren emaitzak

Aurkeztu ditugu Elikation proiektuaren emaitzak

Compartir:

Gaur, Nutrizioaren Egunean, Elikation-en emaitzak aurkeztu ditugu, 500 euskal familia baino gehiagok eta EAEko 20 hezkuntza-zentrok parte hartu duten proiektua. Ikerketa honi esker, EAEko gazteen elikadura hobetzeko 25 funtsezko arlo identifikatu ditugu.

Aurkezpena Donostiako Arima Hotelean izan da, eta bertan Sebas Zurutuza Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia zuzendariak parte hartu du, azpimarratuz elikaduraren erronkei heltzeko funtsezkoa dela familien, ikastetxeen eta gazteen arteko elkarlana. Ondoren, ikerketak emandako datuak aurkeztu dira, eta mahai-inguru bati ekin diote Sergio Fernández Donostiako Udaleko Osasun Publikoko arduradunak, Antton Alza Elika Fundazioaren estrategiaren koordinatzaileak eta Gorka Arranz Donostiako Jesuitak Ikastetxeko Zerbitzu eta Eskoletarako koordinatzaileak.

Askoran lanean jarraituko dugu euskal gazteentzat elikadura osasungarria eta jasangarria sustatuko duten estrategia bateratuak diseinatzeko. Elikation ikerketa-proiektuak utzitako emaitzak ezagutu nahi badituzu, egin klik hemen.


Mas noticias sobre