Bertako edo hurbileko produktuak

Bertako edo hurbileko produktuak

Compartir:

Bertako produktuez ari garenean produktu freskoak bakarrik datozkigu burura. Baina produktu hauez

gain, gure kultura egunerokoa errazten diguten eta erosketa-saskia aberasten duten landutako elikagaietan ere oparoa da.

Kalitate onekoak, jasangarriak, artisauki eginak eta bertakoak diren produktuak dira hauek.

Gure erosketa-saskira sartzeko bertako produktuak:

Esneki freskoak: Behei-esnea, Ardi-esnea.Eraldatuak: Gazta, jogurta, mamia.

Begetal freskoak: Sasoiko barazkiak, frutak eta ortuariak. Eraldatuak: kontserbak, ontziratutako frutak.

Fruitu lehorrak: intxaurrak, urrak.

Haragiak eta hestebeteak Freskoak: Txahala, txerria, hegaztiak. Txistorra, arroz edo barazkien odolkia bezalako hestebeteak.

Arrain freskoak: Arrain zuri eta urdinak. Eraldatuak: Arrain-kontserbak.

Gainera, gozoki, txokolate, edari eta fruta zukuetan ere eskaintza zabala dugu.

Bertako produktuak kontsumitzeak dakartzan onurak

  • Bertako produktuen kontsumoak dieta orekatuagoa izaten lagunduko digu, urtaro bakoitzean sasoiko produktuak jango baititugu. Honela, gainera, elikagaien heltze naturala errespetatuko dugu eta hau gure organismoarentzat ere onuragarria izango da.
  • Elikagaiak batzen direnetik jaten direnera arteko denbora murritzagoa denez, energia gutxiago baliatzen da elikagaien biltegiratzean. Gainera, garraio gutxiago ere behar da eta bi faktore hauen ondorioz CO2 gasen emisioak gutxitzen dira.
  • Tokian tokiko enplegua eta nekazaritza sustatzen da, lanpostu berriak sortuz eta landa-inguruneetara gazteak gerturatuz.
  • Bertako produktuen produkzioa sustatu eta denboran zehar mantentzeaz gain, gure gastronomiari eta ohiturei eusten laguntzen digu.

Mas noticias sobre