Eskolako txoko bakoitzean, kontzientzia margotzen

Eskolako txoko bakoitzean, kontzientzia margotzen

Compartir:

Askoran uste dugu ikasturte bakoitza aukera bat dela berdintasunean eta giza eskubideetan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko. Enpresa eta gizarte gisa, berdintasunaren alde egiteko premia eta konpromisoa sentitzen dugu, eta balio hori gure zerbitzu guztietan dago presente. Oraingo honetan, azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, eskola-ekintza bat egin dugu, sentsibilizatzen laguntzeko eta genero-indarkeria gaitzetsiko duen hezkuntza-ingurunea sustatzeko. 

Ekintza horretan, Askorako eskola-jangela guztietan ahozapi moreak banatu genituen, eta, horrez gain, bihotz formako orratz more pertsonalizatuak sortu genituen ikasleekin batera.

Askora, data berezi honetan giza eskubideen alde egiteaz gainera, urteko beste une esanguratsuekin ere konprometitzen da, M8an, esaterako. Gainera, kanpoko laguntzaileekin adin desberdineko ikasleentzako tailerrak eta hitzaldiak antolatzen eta horietan parte hartzen dugu, eta prestakuntza-ekintzak bultzatzen ditugu lantaldearekin eta ikasleekin, besteak beste. 

Izan ere, ikasturte bakoitza, Askorarentzako aukera eta erronka bat dira, ikasleak haien zaintzaren protagonistak izan daitezen ahalegintzen gara, haien autonomia jangelako zereginetan berdintasunezko roletan oinarrituta sustatuz, eta jolasaren boterearen bitartez, genero-ikuspegia duten dinamizazioak proposatzen ditugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak berdintasunaren alorrean Askora Mahi-Mahi zerbitzuak emandako aitorpena gure konpromisoaren isla da.

Orain arte bezala jarraituko dugu, Erantzunkide Sarearekin, Red Bai Sarearekin eta Ede Fundazioarekin elkarlanean, eta Emakundeko eta Aspegiko kide izaten, etorkizun justuagoa eta berdintasunean oinarritua eraikitzen jarraitzeko.


Mas noticias sobre