Aste santuko oporrak pasa diren honetan eta apirila, euri-hila, iragan ostean, udaberriaz gozatzen hasteko garaia da. Udako bidaien aurretik irtenaldiak egitekoa, etxean dugunaz gozatzekoa.
Askoran bertakoen aldeko apustua egiten dugu, gertuko hornitzaileak, bertako langileak… Eta ezinezkoa litzateke aipatutako testuinguru honetan ere bestelako aholkurik egitea gure familiari: gozatu Euskal Herriaz, gozatu etxean dugunaz.
Ideia honen baitan Euskadiko Turismo Sailak sortutako mapa interaktiboa aurkeztu nahi dizuegu: Klik hemen.
Bertan, tipologiaren arabera banatutako hainbat aukera aurkitu ditzakegu: landa-turismoa, gastronomia, kultura eta artea… Eta gainera, plan hauek burutzeko bestelako informazioa ere bai: ostatuak, egutegia, garraioak…
Udaberri honetan gure ingurua ezagutu dezazuen animatzen zaituztegu, orain bai, lehen bezala familian, lagunartean edo bakarka gure ekonomia berpiztu dezagun.