ASKORA POP CORNer eskola jantokietatik kanpo! Ezagutu bere hurrengo agerraldiak

ASKORA POP CORNer eskola jantokietatik kanpo! Ezagutu bere hurrengo agerraldiak

Compartir:

Azken asteetan, ASKORA POP CORNer gure catering zerbitzuaren bezero diren eskola jantoki askotan egon da visitan.

Udaberriarekin batera, ASKORA POP CORNer Ikastetxeetatik irten eta beste ekitaldi batzuetara joaten hasi da gurekin, bai eta ASKORA SOLIDARIOArekin batera egindako jardueretara ere.

Zaratak eta usainak ustekabean harrapatu ez zaitzaten, bere agerraldirik garrantzitsuenen berri emango dizuegu atal honetan. Egun batzuk aurretik ere ezagutu ahal izango dituzu ASKORAren Facebooka jarraituta.

Prest harekin topo egiteko?

AGERRALDI BATZUK 2014-2015 ALDIAN

Elkarlana Pausokarekin/Hiruhilekoaren amaierako eskola jaiak/Folklore Jaialdia/“bewateraldapeta” Olinpiada Solidarioa/SUPER H jardunaldia .

HURRENGO AGERRALDIA:

2015/04/23-24.- Eskoriatzako Osasunaren Astean parte hartzea (Gipuzkoa).

Eskoriatzako Udalaren eta herriko beste agente sozial batzuen eskutik, ohitura osasuntsuak bultzatzeko hainbat ekintza egin dira astean zehar, ohitura osasuntsuak osasuna edukitzeko eta hobetzeko funtsezko tresnatzat hartuta.

Adin guztietako jendearentzat eta herriko hainbat lekutan egin dira ekintzak. Guk Gipuzkoako Dentisten Elkargoak antolatutako Ahoko eta Haginetako Osasunaren gaineko ekintzan eta merienda osasuntsuan laguntzeko aukera eduki genuen; meriendan, gainera, gure Pop-Cornerra egon zen.

Eskoriatzatik animatzen gaituzte pertsona osasuntsuak izateko egiten dugunaren gainean gogoeta egitera, galdera hauen bitartez: .

  • Pertsona aktiboak al gara?
  • Zaintzen al ditugu eguneroko janariak? Familian jaten dugu?
  • Garrantzia ematen al diegu jakien kalitateari eta jatorriari?
  • Arduratzen al gaitu gure seme-alaben garapenak eta hazkundeak?
  • Saiatzen al gara astean 3 egunetan ariketa fisikoa egiten?
  • Autoa utzi eta oinez edo bizikletaz joaten al gara lanera?
  • Ahalegintzen gara lanean ematen ditugun 8 orduetan mugitzen?
  • Ondo pasatzen al dugu Julio Villarrek dioen moduan “bizitzaren sibaritak” izaten?

ul mieux que eux mêmes pour nous expliquer leur projet et leur célébration du 28.


Mas noticias sobre