ETXEAN BY ASKORA kanpainaren barruan, apirilaren 20tik 24ra arteko astean, Donostiako 50 familia inguruk aukera izango dute ASKORAko bazkaltiarrek gustukoen dituzten menuez familian disfrutatzeko.
Horretarako, erreserbatu baino ez dute egin beharko, janari azkarreko enpresa batean erreserbatzen den moduan. Erreserbaren eguna eta ordua iritsita, ASKORAko langileek afaria etxera eramango dizute bizikleta elektrikoan, dBizi-ren laguntzari esker.
Ekimen honen helburua da gurasoei zuzenean ezagutzeko aukera ematea zer jaten duten beraien seme-alabek Askorak kudeatzen dituen eskola jantokietan, eta, horretarako, esperientzia dibertigarria sortu du familian gozatzeko afalorduan.
Ekimenaz gehiago jakin nahi baduzu, ETXEAN BY ASKORAn begiratu.