AFAGI Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteak eta ASKORAk Lankidetzarako Esparru Hitzarmen bat izenpetu dute indarrak batu eta jarduketak koordinatzeko, eremu sozialean eta soziosanitarioan eta mendekotasunaren, desgaitasunen, zahartze orokorrean eta, bereziki, dementzien eremuetan ekimenak bultzatzeko.AFAGIko lehendakari Koldo Aulestiak eta ASKORAko zuzendari nagusi Juan Antonio Ramos Perezek izenpetu dute hitzarmena, zeinaren bidez erakunde bien loturak estutu eta haien arteko harremanak eta proiektuen garapena bultzatzen baita.