ASKORAKO SUKALDARIAK IKASTETXEETARA GERTURATU DIRA

ASKORAKO SUKALDARIAK IKASTETXEETARA GERTURATU DIRA

Compartir:

Askoraren jantokietako zerbitzuan errutina hausten duten haurretzako egun bereziak lantzen ditugu.

Honen baitan, azken egun hauetan Askorako sukaldariak ikastetxeetako jantokietara gerturatzen ari dira. Hezkuntza-zentro guztiek ez dituzte sukaldeak izaten, eta horregatik bisita hauek bi aldeak lotzeko helbrua dute. María Reina eta Aratz eskoletan dagoeneko garatu den ekintza hau sukaldari zein haurrentzat esperientzia paregabea izaten ari da. Egunerokotasunean espazio berean ez badaude ere, sukaldariak eta haurrak egunero daude elkarri lotuak janariaren bidez.

Gerturatzeko helburuz lantzen ditugu bisita hauek, sukaldatzen duten pertsonak eta jaten dutenak elkar ezagutzeko helburuz. Gainera, sukaldariek zuzenean jasotzen dituzte beraien lanaren inguruko iritziak eta esker onak.

Hau guztia gutxi balitz, haurrak sorpresa berezi batez ere gozatzen ari dira azken egunetan… Postre berezia!


Mas noticias sobre