ASPANOGIk antolatutako III. Martxa Nordiko Solidarioan parte hartu genuen

ASPANOGIk antolatutako III. Martxa Nordiko Solidarioan parte hartu genuen

Compartir:

Askoran ingurunearekin eta pertsonekin konprometituta gaude; hori dela eta, laguntza sozialerako hainbat kanpaina eta ekintzetan parte hartzen dugu eta laguntzen dugu Askora Solidarioaren bitartez.

Gizartearekiko Konpromisoa da Askoraren izaeraren balio bereizgarrietako bat. Enpresa osoaren balioa izateaz gain, Askora osatzen dugunon balioa ere bada, denon maila pertsonalean dugun konpromisoa baita; horren adibidea da gure lankide Alvaro.

Igande honetan, otsailak 15, Alvarok ASPANOGIk (Gipuzkoako Haur Onkologikoen Gurasoen Elkartea) antolatutako III. Martxa Nordiko Solidarioan, Minbizia duten Haurren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Porrotx pailazoak alaitu zuen martxa, Donostia barruan 6,1 kilometroko ibilbidea poz-pozik eginez.

Argazkiren bat bidali zigun besteekin partekatzeko eta konpromiso hau beste batzuei helarazteko eta denon artean haur, senide eta lagunei laguntzeko, haien arretan hobekuntzak lortzeko.

ESKERRIK ASKO haur horien bizi kalitatea hobetzen laguntzeagatik eta haur horiek eta beraien senideak ahalik eta osasuntsuenak eta zoriontsuenak izan daitezen laguntzeagatik.

 


Mas noticias sobre