Gaur, martxoak 8, emakumearen nazioarteko egunean, ASKORA-ko lankide guztiak zoriondu nahi ditugu. Askorako Zuzendaritzatik, gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra eman dadin, erronka honi aurre egin ahal izateko egin beharreko lanaren konpromisoa barneratuta dugula ospatzen dugu.
Bide honetan, atzo aktiboki Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako hitzaldian parte hartu genuen, non Gipuzkoako sozietatearen 120 agente biltzeaz gain, bederatzi foru-zuzendari eta diputatu nagusia den Markel Olano elkartu zituen, gizon eta emakumeen arteko berdintasun eta erantzunkidetasun gaien inguruan eztabaidatu ahal izateko.
Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak, ETORKIZUNA ERAIKIZ proiektuari dagokionez, ASKORA hautatu du Gipuzkoako enpresa-ingurune eta arlo industrialeko 10 enpresa adierazgarrien artean, GIPUZKOA LAB berdintasunean oinarritzen den proiektu nagusian parte hartu ahal izateko. Esperientzia honen helburua esperientzia berri bat abiaraztea da gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak murriztea bilatuz, bizitza familiarra kontziliatzeko formulak, pertsonal eta laborala, eta erantzunkidetasuna bultzatzeko. Guztiok egiten ari garen lan osoaren onarpen bat da.
ASKORA-ren konpromisoa zeharkako eran lan egiten jarraitzea da emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatuz, horregatik gaur oso egun berezia da guztiontzat egun guztietan ikusgai bihurtzeagatik egiten dugun ahalegina eskertzeko. Zorionak!!