Egunero ikasi, etengabe hazi

Egunero ikasi, etengabe hazi

Compartir:

Kalitatezko zerbitzu bat eskaini ahal izateko, lan-talde on bat izatea beharrezkoa da. Horregatik taldeekin banaka zein modu kolektiboan lan egitea berebizikoa da, hau osatzen duten pertsonak eroso, zoriontsu eta gustura senti daitezen euren lanean. Pertsonen ongizateak beti izan du bere lekua Askoran, pertsonak gure erakundearen erdigunea baitira.

Pertsonen garapena gure erronketako bat dugu. Askora osatzen dugun pertsonak motibaturik eta beharrezkoak ditugun baliabideak eskura izanda lan egitea sustatzen dugu, eguneroko lana erraztuz eta burujabetza landuz. Bide horretan formakuntza eta laguntza sarea beharrezkoak dira, babesa eskaini eta beharrezko gaitasun guztiak trebaturik izateko. Horregatik Askoran urteak daramatzagu formula hau lantzen, arrakasta izan duena.

Lan taldeak beti daude lagundurik, euren inguruan sortzen den babes sareari esker. Alor ezberdinetan adituak diren profesional ezberdinek osatutako babes sarea dute eurei laguntzeko prest. Pertsona guztiek alor bakoitzeko erreferente horiek argi izatea garrantzizkoa da, baita hauen artean komunikatzeko bide erraz eta zuzenak egotea ere. Babes sare honek segurtasun handia ematen dio taldeari, eta gerta daitezkeen arazoak modu azkarragoan argitzea ahalbidetzen du.

Lan-taldeen kudeaketan garrantzitsua da ere lidergotza lantzea. Lidergo on batek lan-taldea arrakastara darama. Horregatik lidergoaren lanketa handia egiten dugu taldeen arduradunekin. Lan-taldeen kudeaketan, komunikazioan edota gatazken kudeaketan formazioak eginda, lidergo eraginkorra lortzen dugu, burujabetza katea osatuz.

Formakuntza behar bezala ikusten dugu, tald eak garatu eta pertsonei gaitasun berriak lantzen laguntzeko. Gaitasun hauek egunerokotasuna modu errazago batean gauzatu, autonomia maila handitu eta beharrezko baliabide guztiak izaten laguntzen diete. Askorak Formakuntza Plan bat du horretarako, erakundea osatzen dugun pertsona guztiak bere baitan hartzen gaituena. Arriskuen prebentziotik, patio zein jantokien kudeaketa ludiko-hezigarriaren lanketaraino. Gainera, gairen bat lantzearen beharra ikusten duen pertsona orok, bere proposamena egin dezake.

Etengabe hazten ari den enpresa bat gara eta gure lan-taldeak gurekin batera egiten du aurrera. Proiektu bizi batek etengabe hazi eta egokitzera prest dauden pertsonak behar ditu. Eta bide berean, beharrezkoa da pertsonen inplikazioa, proiektu bat bizi mantentzeko. Eta Askoran gure taldearen prestutasun, inplikazio eta motibazioaz arro gaude!


Mas noticias sobre