Elikadura ohitura osasuntsuak sustatuz

Elikadura ohitura osasuntsuak sustatuz

Compartir:

Askoran egunero egiten dugu lan elikadura ohitura osasuntsuak sustatu eta gure jantokietako erabiltzaileei menu orekatuak eskaintzeko. Kalitatezko lehengaiak erabiltzea gure menuen oinarria da, horregatik, gure menuen %40a baino gehiago bertako ekoizleen produktuz edota elikagai ekologikoz osaturik daude. Landa arrautzak erabiltzen ditugu, euskal lekaleak, jantokien inguruko ekoizleen produktuak, eta barazki eta frutek presentzia handia dute gure egunerokotasunean.

Txikitatik jaten dugunak gure osasunean duen garrantziaz kontziente izanda, etorkizunean izango ditugun elikadura ohituren oinarriak finkatzen ditugu, horregatik Mahi-Mahin, elikagai bertako eta ekologikoekin osatutako menuak eskaintzeaz gain, tailer eta jolas ezberdinak lantzen ditugu ikasleekin.

Baina egunero gure platerean dugunak ere eragina du gure ohituren garapenean, eta horregatik esfortzu handi egiten dugu konbinazio osasuntsuak sortzeko. Garnizio kaloriko eta koipetsuak barazkiengatik ordezkatzen ditugu, elikagaiak frijitzea ekidin eta fruta kontsumitzera animatzen ditugu gure mahaikideak.

Pasa den ostiralean, ETB2ren “Qué me estás contando” saioan gure elikadura irizpideez hitz egitera gonbidatu gintuzten, eskola jantokietako katering osasuntsuen eredu bezala.


Mas noticias sobre