“Elikagaien Berrikuntza” sarietan hautagai

“Elikagaien Berrikuntza” sarietan hautagai

Compartir:

Etengabeko hobekuntza prozesuaren baitan eta NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin adierazitako atxikimendua dela eta, Erosketa Jasangarri Plana sortu dugu, elikagaien kalitatea nagusi izanik, alor sozialak eta ingurumenak indar handia hartzen dutelarik. Plan honetan epe laburrean eta epe luzera gauzatuko ditugun ekimen ugari biltzen dira, erosketa eredu guztiz jasangarria izatea ahalbidetuko diguna, gure lurraldeari  eta gizarteari oso lotutakoa

BTEM, ‘Euskadiko elikagai berrikuntzaren sariak Euskal Herriko elikagaien sektorea garatzen lagundu eta berrikuntzaren alde egindako lana aitortzeko helburuarekin sortu ziren Euskadiko Elikadura Clusterra eta Azti teknologia-zentroaren eskutik, bi urtetik behin ospatzen direlarik.

Bigarren edizio honetan hiru kategoria sarituko dira: Berrikuntza Teknologikoa, Berrikuntza Enpresariala eta Berrikuntza Merkatuan. Gure Erosketa Jasangarri Plana  erosketa prozedura hobetu, bertako ekonomian dugun eragina handitu, gure erabiltzaileen osasuna hobetu, Askorak ingurumenean duen eragina murriztu eta jarduera bidezko eta arduratsuak gauzatzen laguntzen digun barne prozesua izanik, Berrikuntza Enpresariala atalean lehiatuko da.


Mas noticias sobre