Emakume zaurgarrien enpleagarritasuna bultzatuz

Emakume zaurgarrien enpleagarritasuna bultzatuz

Compartir:

Askora eta EDE Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu gure misioa eta berdintasunaren eta inklusioaren aldeko gure apustu partekatuak bateratzeko. EMAKTIVA programan aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu hitzarmen honekin.

Enplegurako zailtasunak dituzten emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko programa da Emaktiva. Beren beharretara egokitutako ibilbideak egiten lagundu, eta emakumeei lana bilatzea eta haien autonomia handitzea helburu duen programa.

Lankidetza horren bidez, urrakortasun-egoeran dauden pertsonak gizartean eta ekonomian integratzeko, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko ekintzak garatu nahi dira, bereziki 5. Helburua: Genero-berdintasuna eta 8. helburua: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa.

Hitzarmenean jasotako akordioen artean daude:

  1. Emaktiva programako emakumeen parte-hartzea bultzatzea Askorako hautapen prozesu irekietan.
  2. Askora eta EDE Fundazioaren Enplegu Integratzailearen Ardatzaren artean egindako ekintzak enpresa laguntzaileen artean konektatzea eta zabaltzea.
  3. Ezagutza partekatzea Emaktivan parte hartzen duten emakumeek lana lortzeko baldintzak hobe ditzaten.

Mas noticias sobre