Askoran urteak daramatzagu berdintasunaren alde lanean , ez bakarrik gure erakunde barruan, baita gizartean eragin izateko asmoz ere. Gure ustez, enpresak, gizartearen eragile aktibo garen aldetik, gure erantzukizun soziala geure gain hartu behar dugu, eta gizartea eraldatzeko eragile izan.
Horregatik, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Askoratik gazteenak kontzientziatzeko kanpaina jarri dugu abian. Kanpaina azaroaren 22an hasi zen, eta astebetez martxan egon da kudeatzen ditugun eskola-jantoki guztietan.
Batez ere nerabeak ditu ardatz ekintza honek, eta emakumearen aurkako abusuak edo erasoak adierazten dituzten eguneroko egoerak azaleratzen ditu. Askotan, gazteek horrelakotzat hartzen ez dituzten egoerak. Helburua emakumeen aurkako indarkeria-egoerak identifikatzen laguntzea da, baita egoera horiek saihesteko edo haien aurrean jarduteko kontzientziatzea.
Ostegunean, azaroaren 25ean, gainera, gure jantokiak morez tindatu ziren ohiko modura, ezpain-zapi moreei esker.
Kanpaina hau aurrera eramateko, ezinbestekoa izan da ikastetxe, ikastola eta Askorako jantokietan lan egiten duten profesionalek parte hartzea. Nerabeei mezua helarazteko eta genero-indarkeriaren aurkako borrokan ekintzaileak izatera animatzeko funtsezko eragileak.