Eragin soziala: goranzko balioa

Eragin soziala: goranzko balioa

Compartir:

Enpresa bezala urteak daramatzagu gure ekintza guztien eragin sozialaren inguruan hausnartzen. Gure helburu nagusia pertsonen bizitza kalitatea eta ongizatea zaintzea izanik, gure lan egiteko modua beti eragin soziala eta ingurugiroaren zaintzarekin lotua egon behar duela ulertzen dugu.

Eragin sozialaren neurketa eta kudeaketaren inguruan hitz egiteko helburuarekin, APD eta Bilbao Ekintzak apirilak 11n “Enpresaren eragin soziala: goranzko balioa” jardunaldia antolatu zuen. Askora gonbidatu gisa joan zen saio honetara.

APD jornada

Jon A. Ramos, enpresako gerenteak, enpresan inpaktua eta motibazioa neurtzearen balioari buruzko mahai-elkarrizketan parte hartu zuen, Askorako esperientziari buruz hitz eginez. Bere aurkezpeneko atal nabarmenetako bat izan zen Mahi-Mahi-ren kasu praktikoa, proiektu honek haurren hezkuntza lantzen duen neurrian, jangelako espazio eta garaia ikastetxe bakoitzaren pedagogiarekin integratzen bait ditu. Jantoki zerbitzu hauek, gertuko elikadura osasuntsua eskaintzeaz gain, ikastetxeei euren hezkuntza programan dauden baloreak lantzeko gaitasuna ematen die. Proiektu aberasgarri honetan denok irabazten dugu zer edo zer.


Mas noticias sobre