Erantzunkide: Kontziliazio erantzunkidearen aldeko enpresa gipuzkoarrak

Erantzunkide: Kontziliazio erantzunkidearen aldeko enpresa gipuzkoarrak

Compartir:

Foto de familia de las empresas de la red Erantzunkide
Foto: Gipuzkoa.eus

Kontziliazio erantzunkidearen aldeko Gipuzkoako enpresek osatutako lehen taldeak lehen batzarra ospatu genuen pasa den irailean, Foru Aldundiaren egoitzan dagoen Etorkizuna Eraikiz gunean. Barne lana egiten hilabete batzuk igaro ostean, martxan jarri gara.

20 enpresa inguruk osatzen dugu taldea gaur egun: Alcad, Alcorta Forging Group, Ampo, Angulas Aguinaga, Arazi, Askora, BPG Coordinadores de Seguridad, BPXport, Club Deportivo Bera Bera, Construcciones Moyua, Federación Mercantil de Gipuzkoa, Diputación Foral de Gipuzkoa, Donostia Kultura, Ikerlan, Ikor, Ikusi (Grupo Velatia), Kirolbet, La Guipuzcoana, Mara mara, Matia Fundazioa, Matz Erreka, Transportes Pesa eta Uliazpi. 2018an bere enpresetan kontziliazio politika berriak martxan jarri dituzten beste 10 enpresa gipuzkoarrek bat egingo dute Erantzunkiderekin.

Erantzunkide enpresa sarearen kide izateak beste enpresetan burutzen diren kontziliazio eta berdintasun politikak ezagutu eta esperientzia hauek nola funtzionatu duten ikusteko aukera ematen digu, baita alor honetan formakuntza jasotzen jarraitzeko aukera eman ere. Gure helburua kontziliazio eta berdintasun alorrean etengabe hazten jarraitzea da, Askora osatzen dugun pertsona guztien ongizaterako.


Mas noticias sobre