Gure egunerokotasunaren parte da euskaraz jardutea. Baina egiten al dugu euskaraz posible dugun pertsona guztiekin? Askora osatzen dugun kideon hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarak geurean indar handiagoa hartu dezan, Euskaraldiarekin bat egin dugu!
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra lan-taldean euskaraz jardun edota euskara ulertzeko gaitasuna dugun kide guztiek gure rola hartuko dugu, gure zentroak ahobizi eta belarriprestez betez. Euskaraz mintzatzeko gai diren pertsonek Ahobizi rola hartuko dute eta euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko zailtasun gehiago dituzten pertsonek Belarriprest. Zein rol aukeratu ez dakizula? Azalpen honek lagunduko dizu:
Zein rol hartuko duzun argi duzu orduan? EMAN IZENA
Gure bezero zein hornitzaileak ere Euskaraldiarekin bat egitera gonbidatzen ditugu, baita gurekin urtean 365 egunez euskaraz jardutera ere. Eta euskaraz ulertu edo mintzatzen ez diren lagun eta lankideak Euskaraldiaren inguruan antolatuko ditugun ekintzetan jai giroan parte hartzera gonbidatzen ditugu, baita gure Euskara Plana jarraituz euskaltegira joateko aukera laguntza ekonomikoa dutela gogorarazi.
Guk jada ahoa bizi eta belarriak prest ditugu!