Ikus itzazu menuak nahi duzunean, nahi duzun gailutik

Ikus itzazu menuak nahi duzunean, nahi duzun gailutik

Compartir:

Askoran familiekin eta ingurumenarekin dugun konpromisoari jarraiki, uda honetan menuen kudeaketarako plataforma berria garatu dugu, non irailetik hasieratik gure menuak eskuragarri dauden.

Aldaketa honen helburua, menuetan eskaintzen dugun informazioa etengabe eguneraturik izatea eta eduki kopuru handiago bat eskaini ahal izatea da, ikastetxe, eskola eta ikastolek, zein familiek haurrek
jasotzen duten elikaduraren informazio osatu eta eguneratua izan dezaten. Ingurumenaren zaintza ere kontuan izan dugu, horregatik Askoran erabiltzen dugun paper kopurua ahalik eta gehien murrizteko lanean ari gara, Garapen Jasangarrirako 11. helburuarekin bat eginez: Hiri eta Komunitate Jasangarriak.

Horregatik , plataforma digital bat sortzea erabaki dugu, edozein gailutatik, edozein momentutan kontsulta daitekeena, eta menuen PDFa sortzeko aukera eskaintzen duena. Bertara sartzeko zure ikastetxe, ikastola edo eskolaren erabiltzaile eta pasahitza beharko duzu, idazkaritzan emango dizutena. Behin datu hauekin plataformara konektaturik, zure erabiltzaile propioa sor dezakezu eta preferentziak konfiguratu, soilik zure intereseko informazioa ikusteko. Plataformara sartzeko erabili webgunean topatuko duzun botoia edo esteka zuzena:

menu.www.askora.com 


Mas noticias sobre