Askora ingurumenarekin konprometitutako enpresa da. Hori dela eta, hainbat jarduera eta prozedura egiten ditugu planetan dugun eragina murrizteko.
Zerbitzua ematen dugun jantoki kolektiboak modu jasangarrian kudeatzearen alde egiten dugu, eta, horretarako, Askorako Kalitate eta Ingurumen Sailak hainbat neurri eta prozesu diseinatu eta ezarri ditu, gure aztarna ekologikoa murrizteko. Prozedura horiek ISO14001 ziurtagiria jaso dute, ingurumena kudeatzeko sistemen egiaztapena. Sistema honek Askorak jantoki kolektiboen ingurumen kudeaketan aplikatzen duen sistema ziurtatzen du, bai eta Olaraingo gure sukalde zentraletatik egiten den kozinatze- eta garraiatze-prozesuaren ingurumen kudeaketa ere. UNE-EN-ISO 14001 arauaren arabera OCA CERT-ek emandako ziurtagiria.
Ingurumena kudeatzeko gure sistemaren helburuak dira eskura ditugun baliabideak modu egokian erabiltzea, hondakinak murriztea, emisioak murriztea eta sortutako hondakinak behar bezala tratatzea.