Kontsultatu lan osasunari buruzko zure informazio guztia preving en plataforma digitalean

Kontsultatu lan osasunari buruzko zure informazio guztia preving en plataforma digitalean

Compartir:

Zure azterketa medikoaren emaitzak klik bakarrean

Laneko arriskuen prebentzioaren testuinguruan, Askora osatzen duten pertsona guztiek azterketa medikoak egin dituzte urtarrilean.

Grupo Previngek, Askorak duela hilabete batzuetatik lankidetzan diharduen enpresak, sarbide zuzen eta erraza eskaintzen du azterketa medikoen emaitzetara eta lantaldeetako kide guztiek laneko arriskuen prebentzioari buruz egiten duten prestakuntzaren emaitzetara.

Erabiltzailearen pribatutasuna bermatuz, Grupo Preving-en estranetaren bidez pertsona bakoitzak bere espedientea ikus dezake erabiltzaile-gako propio baten bidez. Horrela, informazioa modu erabat konfidentzialean kudeatzen da.

Gainera, sarbidea eskatu eta zerbitzua aktibatu ondoren, erabiltzaile bakoitzak hainbat gaien inguruko informazioa izango du eskuragarri: hitzordu medikoak, azterketa medikoen emaitzak, egindako prestakuntza-ziurtagiriak, lanpostuaren arriskuei buruzko informazio zehatza, lanpostuaren arriskuen ebaluazioa, gida osasungarriak

Nola joko dut nire espedientera?

Informazio guzti hori Previngen webgunera sartu eta “Espediente Birtuala” atalean kilk eginda kontsulta dezakezu.

Sarbide-gako bat eskatuko da bertan, eta hau “Nire kontua sortu” atalean eskuratu dezakezu. Ondoren, alta eman beharko duzu zure NAN zenbakia adieraziz eta zure nortasuna posta elektroniko edo mezu bidez egiaztatuz.

Egiaztapenean adierazitako urratsak jarraitu ostean, behar duzun une eta momentuan informazioa kontsultatzeko aukera izango duzu.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan gure pertsonal-arloarekin ondorengo helbidean.[:]


Mas noticias sobre