COVID-19 birusaren eraginez hezkuntza zentroak itxi egin dira eta horrekin batera bertan behera geratu Mahi-Mahi jantoki eta jolastokietako otordu eta ekintzak. Haurren hazkuntza, hezkuntza eta entretenimendua bere osotasunean etxean eman behar den garai honetan, familiei elkarrekin gozatzen duten bitartean ikasten jarraitzeko baliabideak erraztu nahi dizkiegu.
Eta horri erantzun emateko Mahi-Mahi Etxean proiektua sortu dugu. Gure jantoki eta jolastokietan landu eta sustatzen ditugun balioetan oinarrituz, familiei egunero ekintza bat proposatuz. Ekintza hauen bitartez familian denbora gehiago partekatzea, gure egunerokotasunean ditugun gauzak gehiago baloratzea eta gure jakin-mina piztea dugu helburu, naturarekiko maitasuna, errespetua, talde-lana eta bestelako balioak lantzen ditugun bitartean. www.mahimahietxean.com helbidean topatuko dituzue ekintza guztiak, gure sareetan ere partekatuko ditugunak.
Gure pedagogia adituek ekintza ezberdinak diseinatu dituzte, etxean ditugun elementuekin egin ditzakegunak. Ekintza errazak dira, sinpleak eta orokorrean familian egiteko pentsatuak. Eta guztiek lanketa pedagogiko bat dute atzetik. Jolasak, esperimentuak, ikus-entzunezkoak, erronkak, sormen eskulanak…
Gure newsletterrera harpidetzen diren pertsonek gainera, eguneko ekintzarekin batera, asteroko menu proposamena jasoko dute. Jolastea bezain garrantzitsua baita modu osasungarri batean elikatzea.