Egunerokotasunerako aholkuak eta azukrea kontsumitzen dugun moduak

Egunerokotasunerako aholkuak eta azukrea kontsumitzen dugun moduak

Compartir:

Osasunaren Mundu Erakundeak eguneko azukre-kontsumoa ingesta kaloriko osoaren 10%a baino baxuagoa izatea aholkatzen du. Zifra hori gainditzeak arazoak ekar ditzake.

Azukrearen inguruan hitz egiterakoan, segituan datorkigu burura elikagai kaltegarria denaren pentsaera. Hala ere, azukre onuragarriak ere badira eta uste hori ez da guztiz egia. Horregatik, berezitasunak identifikatu eta elikadura osasuntsuagoa izan dezagun, azukrea ezagutzea garrantzitsua da.

Azukreak, gainerako nutrienteekin batera (proteinak, koipeak, bitaminak…) funtzio fisiologiko garrantzitsuak betetzen ditu; esaterako, gizakiari energia ematea. Gure organismoak glukosa burbuinaren energia-iturri bezala erabiltzen du. Hori dela eta, garrantzitsua da azukrea elikagaien forma originalean (intrinsekoan) badagoen edo gehitua (estrinsekoa) izan zaien ezagutzea.

Askotariko elikadura ekilibratuak bere horretan azukrea duten elikagaiak batzen ditu. Horregatik, elikagaien forma naturalean agertzen den azukrea ontzat jo daiteke eta ez legoke mugarik honen ingestan. Elikagai hauetako batzuk lirateke frutak, barazkiak, esnekiak edo zerealak.

GEHITURIKO AZUKREEN KONTROLA

Elikagaien perfil sentsoriala edo organoleptikoa hobetzeko helburuz, azukre libre deritzen hauek gurariz gehitzen dira elikagaietara. Esaterako freskagarriek, opilek edo aurrez sukaldaturiko eta ultraprozesatuak diren elikagaiek izaten dute azukre mota hau.

Azken hauei erreferentzia eginez, OME-ek egunean 25g baino gehiago ez kontsumitzea aholkatzen du. Kantitate hau sei kafe-kutxaratxoren edo sei azukre-koxkorren baliokide litzateke. Produktu batzuetan ez da argi agertzen azukrea daramatenik, baina eduki izan ohi dute, esaterako: zirope, almibar edo glukosa xarabeek.

Elikagai hauen ohiko kontsumoak obesitatea, txantxarrak edo beste patologia batzuk eragin ditzake.


Mas noticias sobre