Tailer zirraragarri batean, Zornotzako Andramari Ikastolako piratek Errotik etorritako Kepak jantokirako eskaintzen dizkigun elikagaien jatorriari buruz lehenengo pertsonan ikasteko aukera izan zuten. Baina Kepa, erreferente bat ekoizpen arduratsu eta jasangarrian, ez zen hor geratu!
Kepak elikagaien ekoizpen prozesua baino askoz gehiago azaldu zuen. Furgoneta, eguneroko tresna ezberdinez beteta eta magia askorekin etorri zen! Jezteko makina bat, ardi burezur bat, lurreko hainbat panel eta probatzeko gazta ere ekarri zuen. Hau dena, elikagai bakoitza ziklo natural baten parte dela, naturaren erritmoak errespetatzearen garrantzia, klima-aldaketaren eragina eta tokiko abeltzaintza eta nekazaritza mantentzearen garrantzia lehen pertsonan ulertzeko.
Eskerrik asko Bihotz bihotzez Kepa! Hurrengo arte jarraitzaile talde handi bat uzten duzu Ikastolan!