Zaindu seme-alaben elikadura

Zaindu seme-alaben elikadura

Compartir:

Gure seme-alaben elikadura zaintzea funtsezkoa da. Haurren osasunarekin erlazionatutako arazoen artean elikadura da ardura gehien sortzen duenetako bat eta, hala ere, haurren elikadura azaro-iturri ohikoa da.

Gaur egun, nahiko erraza da ohitura txarrak identifikatzea. Eta are errazagoa elikaduran ohitura osasuntsuak hartzeko interesa sortuko duten pizgarriak ematea, familian bertan, etxean, adituen laguntzarik gabe.

Eta noski, prebentzioa. Elikadura osasuntsua, hazkunde fase bakoitzari dagokion elikadura-talde guztiak kontuan hartuz eta kopuruak errespetatuz; eta uraren kontsumoa egunean zehar. Janari kantitateari baino, garrantzia eman behar zaio elikadura motari, hots, haurren hazkunde eta garapen fasean beharrezkoak diren elikagaiak ematea, eta nahikoa nutriente ematen dituztela bermatzea. Azpian zerrendatzen ditugun gaixotasun edo arazoak ekiditeko oinarria da:

  • Sistema inmunologiko ahula.
    Infekzioak eta bestelako gaixotasuna hartzeko arriskua.
  • Garunaren garapenean eragina, ikasteko gaitasunamugatuz.
  • Hazkundean alterazioak.
  • Edo beste mota bateko arazoak, hala nola, eskola- errendimendu baxua, sozializatzeko eta kirol- eta kultura- jarduerak egiteko apatia edo interesik eza, eta abar.

Elikadura desegokiak eragindako sintomak edo zantzuak dira, egoki bideratu ezean elikadura gabezia edo defizitarekin erlazionatzen diren bestelako patologietan garatzen direnak. Patologia horien artea, besteak beste, azpian zerrendatzen ditugunak daude:

Muskulu-ahultasuna

Hipotonia bezala ezaguna, muskulu-tonizitate txikia du ezaugarri (muskulu flazidoak edo uzkurtuak).

  • Batez ere, animalia-jatorria duten proteina faltagatik sortzen da.
  • Hazkundean eta muskuluen formazioa eta garapenean eragiten du eta errendimendu fisiko eta mental bajua sorrarazten du.
  • Prebentzio modura, esnea, gaztak, jogurtak, arrautzak eta haragi zuri eta gorriak kontsumitu.

Anemia

Globulu gorri osasuntsu edo normalen kopurua langatik behera dagoenean sortzen da.

  • Nutrizio-gabezia dagoenean agertzen da, batez ereburdina duten elikagaiak ematen ez direnean. Burdinak oxigenoa garraitzen du organismoan zehar eta globulu gorrien produkzioaren erantzulea da.
  • Haurraren hazkunde eta ikasketa prozesuan ondorio atzeraezinak ditu; garapen intelektualean du eragina, ulertzeko gaitasuna mugatuz. Anemia duten haurrek sintoma hauek pairatzen dituzte: nekea, buruko-mina, zorabioak, palpitazioak, goragaleak, larruazal zurbila eta ahultasun orokorra.
  • Anemia ekiditeko menuetan, besteak beste, haragi gorria, kalabaza-haziak, lekaleak, brokolia, aza edota espinakak txertatu behar dira.

Pertzentiletan gorabeherak

Elikadura desegoki baten ondorioz haurren altueran edo pisuan (gutxiegi hartzea edo obesitatea) sortzen diren gorabeherak dira.

  • Garapen integralerako beharrezkoak diren eta haurren nutrizioan eragiten duten elikagaiak hartzen ez direneangertatzen da.
  • Besteak beste, ondorio nagusiak dira: diabetesa, giltzurrunetako gaixotasunak, kardiopatiak, hezurren deformazioa edota kolesterola
  • Ekiditeko, besteak beste, arrautzak, esnea, haragi gorri eta zuria, arrainak, frutak, barazkiak, lekaleak, pasta eta zerealak txartatzea.

Nekea eta energia falta

Normalean, ahuldade zantzuak izaten dira.

  • Elikadura desegokiaren ondorio dira.
  • Jateko gogorik eza, nekea eta energia-falta eragin ditzake, eta ondorioz deskontzentrazioa, eskola- errendimendu baxua, gehiegizko loa eta jarduera fisiko eta mentaletan erantzun-maila baxua.
  • Prebentzio modura menuetan, besteak beste, esnekiak, zerealak, haragia, barazkiak, frutak edota arrautzak.

Txantxarrak

Hortzaren azaleko edo esmalteko kaltea da. Bakteriak ahoan azidoa sortu eta esmaltea kaltetzen duenean gertatzen da.

  • Beharrezko elikagaiak kontsumitzen ez direnean agertzen dira, edo azukrea eta prozesatutako elikagaiak, karbohidratoak bereziki, neurri gabe kontsumitzen direnean.
  • Oinazea eragiten du.
  • Saihesteko, ona da frutak jatea (sagarrak, udareak, melokotoiak, …) edota esnekiak, arrautzak, arrainak eta berdurak hartzea; eta noski, aho-osasuna zaintzea eta, gutxienez, egunean hiru aldiz hortzak garbitzea.

Azaleko infekzioak

Onddoak, orbanak edo ubeldurak agertzea ere elikadura txarraren beste ondorio bat da.

  • Sistema inmunologikoan eragiten du eta ahuldu egiten du infekzioen aurrean, birusak izan edo bakteriak izan.
  • Sistema inmunologikoa indartzeko bitaminak hartuz, batez ere C eta D (zitrikoak, zereal integralak, fruitu gorriak edota orri berdeko barazkiak).

Mas noticias sobre