Zuen seme-alabek jasotzen duten elikadura oraindik eta gehiago ezagutzeko, eskaintza gastronomikoa, nutrizio-balorazioa eta alergeneoz gain, goiko aldean bi atal berri topatuko dituzue. Bertan, zuen jantokian erabiltzen diren jaki eta errezeten inguruko informazioa, gomendio nutrizionalak eta bestelako elikadura edukiak topatuko dituzue aurrerantzean. Horrela, gure hornitzaileak eta gehitu ditugun errezeta zein elikagai berriak ezagutzeko aukera izango duzue hilabetez hilabete.
Ikono berriak ere aurkituko dituzue menuetan, eguneko eskaintzaren ezaugarriak ezagutzen lagunduko dizuetenak:
Informazio honetaz gain, orain arte bezala plater bakoitzaren alergenoak eta balorazio nutrizionala ere aurkituko dituzue.
Plataforma hau papera ekiditeko sortu zen arren, badakigu familia askori asteko elikadura plangintza osatzeko oso lagungarri zaizuela hau inprimatu eta hozkailuan jartzea. Horregatik, menuak orrialde bakarrean kabitu daitezen moldaketak egin ditugu. Hizkuntza bakarrean jaitsiz gero, orrialde bakarrean izango duzue.