Askora Nagusi Zahartzaroa elkarte zientifikoak martxoaren 24an Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu duen “Komunitatean iraupen luzeko zainketak pertsonalizatu eta profesionalizatu” jardunaldiaren parte da.
Landutakoa indarrean dagoen gai bat denez eta hau garatzen jarraitzeko konpromezua hartuta, Askora Nagusi babesle izango da ekitaldian. Bertan bilduko diren adituek aurkeztuko dituzten ildoen garrantzia eta eratorriko diren ondorioek praktikan izango duten balio-zientifikoan dugun sinesmenak bultzatu gaitu.
Iraupen luzeko zainketen pertsonalizazioa eta profesionalizazioa pertsona ardatz hartuta ulertu behar da, inplikatutako aldeen autonomia eta ongizatea une oro sustatuz, Askora Nagusik (eta Zahartzaroa-k) bideratzen duen bezala.
Irabazi-asmorik gabeko elkartea den honek aintzatespen sozial eta instituzionala du Euskadiko adinekoen interesak defendatu eta bizi-kalitatea hobetzeko egiten duen lanagatik. Askora Nagusirentzat, Zahartzaroa aipagarri da silver economy-aren sektorean: sarean jarduten duen eta sektoreko eragileekin lankidetzan aritzen den entitatea da, profesionalei laguntzeko eta erakundeei eta administrazioei arreta-sistema berritzaileak eta kalitatezkoak garatzen laguntzeko. Askora Nagusi, beraz, sinergiak baliatuz gure helburuan aurrera egiten jarraitzeko aukera ematen digun komunitate zientifikoa honen parte da. “Iraupen luzeko zainketak komunitate-ingurunean pertsonalizatu eta profesionalizatu” jardunaldia da horren erakusle garbia.
Izen-emateak zabalik daude dagoeneko hemen gaian interesa duten guztientzat, gure lantaldeentzat, bazkideentzat eta elkargokideentzat.