C bitaminak (azido askorbikoa) gure sistema immunologikoa pizten dute, eta neguko egun hotzetan gure sistema topera izatea beharrezkoa dugu gripea edota hotzeria ekiditeko.
Ikerketa ezberdinen arabera, C bitaminak hezurren, hortzen eta ehunen eraketan ere garrantzia handia du, baita orbaintze prozesuan, infekzioei aurre egiteko edota estresaren ondorio kaltegarriak arintzen laguntzen du ere.
- Baina zer da sistema immunologikoa?
Sistema immunologikoak gure gorputzak infekzioen aurka duen defentsa naturala da, kanpo gorputzak desegiteaz arduratzen dena, infekzio eta gaixotasunak ekiditeko.
Horregatik, gure sistema immunologikoa indartsu eta osasuntsu mantentzea oso garrantzitsua da, azkenaldian gure inguruan hedatu den gripea bezalako gaitzei aurre egiteko.
- Eta orduan laranjak jan behar ditut etengabe? Zenbat C bitamina behar du nire gorputzak?
Laranjek C bitamina kopuru handia dute, eta jateko erosoak dira, bai hamaiketako modura, zein goizetan zuku moduan. Baina ez ditzagun mandarinak, kiwia, limoia, pomeloa edota marrubiak (bai urte sasoi honetan dagoeneko dendetan aurki ditzakegu) bezalako frutak alde batera utzi.
Gure adinaren arabera, ezberdina izango da gure gorputzak behar duen C bitamina kopurua (batazbestekoak):
< 6 hilabete 40 mg
7 a 12 hilabete 50 mg
1 a 3 urte 15 mg
4 a 8 urte 25 mg
9 a 13 urte 45 mg
14 a 18 urte 65-75 mg
Helduak 75-90mg
Haurdunaldian 85 mg
Edoskitzean 120 mg
- Eta zenbat C bitamina du elikagai bakoitzak?
C bitamina duten elikagaiak Pisua B bitamina kopurua
Piperraust gordina 100 g 201,4 mg
Laranja zukua 248 g 124 mg
Marrubiak 152 g 86 mg
Papaia 140 g 86 mg
Kiwia 76 g 74 mg
Guaiaba gorria 100 g 73,3 mg
Tomate zukua 242 g 67 mg
Mangoa 207 g 57 mg
Laranja 96 g 51 mg
Brokolia 92 g 37 mg
- Eta behar baino gehiago hartzen badut?
150-200 gr bitarteko laranja bat janez gero, erraz gainditu dezakegu eguneko behar dugun C bitamina kopurua, horregatik, beharrezkoa baina dosi handiagoa hartzea oso erraza da. Baina gehiegizko C bitamina ez da gorputzean pilatzen, gernu bitartez kanporatzen dugu. Beraz, ez da oso ohikoa gaindosi bidez gure gorputza kaltetzera iristea.
Baina, gaindosiak zenbait ondorio ekar ditzake, azidotasuna edo beherakoa adibidez.
- Eta ez ahaztu…
C bitamina ia bere osotasunean suntsitzen da fruta eta barazkiak sukaldatzeko orduan. Horregatik kontsumitzeko modu egokiena fruta zein barazki gordinak jatea da. Gainera, C bitamina lurrunkorra da eta beroak zein argiak desegin egiten dute.
Orain zentzu handiagoa du “Hartu ezazu azkar zukua, bitaminak galduko ditu eta!” esaldiak