Uztailaren 1etik aurrera gure gain hartuko dugu Olaraineko sukaldaritza eta otorduen zerbitzua. Donostian erreferentziazkoa den ostatu honek Ikastetxe Nagusi eta turistentzako ostatu bezala funtzionatzen du, hilero ehunka pertsona pasatzen direlarik bertatik: ikasleak, kirolariak, irakasleak, turistak… Publiko ezberdinak oso, behar eta gustu ezberdinak dituztenak. Baina Askoratik guztien nahiak betetzen ahaleginduko gara egunero!
Gure filosofia jarraituz, Olaraineko eskaintza gastronomiko berria elikadura osasuntsuan oinarrituko da, bertako produktu eta elikagai ekologikoen eskaintza zabalagoa eskainiz. Egunero gosari, bazkari eta afari zerbitzuak eskainiko ditugu, gure sukaldari taldeak egunean bertan prestatutako jakiekin. Garaiko produktuak erabiliko ditugu eta plater ezberdinak eskainiko dira otordu bakoitzean, bakoitzari bere menua erabakitzeko aukera luzatuaz.
Olarainen gure zerbitzuak eskaintzeak hazten jarraitzen laguntzen digu, eta horren adibide garbia da gure familiak hazten jarraitzen duela, uztailaren 1ean lankide berriei ongi etorria emango baitiegu. Eskerrak eman nahi dizkiegu Askoran konfiantza jarri eta Olarainen egunero gure zerbitzuak eskainiaz hazten jarraitzeko aukera eman diguten pertsonei ere.
Ilusioz, energiaz beterik eta gogoz burutuko dugun erronka. Olarainen izango gaituzue zuen zain!