Askora Nagusiko profesionalak izan dira COVID-19ri modu zuzenagoan aurre egin behar izan dioten, eta oraindik aurre egiten diotenak.
Azken hilabeteetako egoera zailak ondorio psikologikoak eta kudeaketa emozionaleko zailtasun batzuk ekarri ahal izan dizkie COVID-19aren aurkako borrokan lehen lerroan aritu diren profesionalei. Horregatik, orain inoiz baino gehiago, arreta bereziz zaindu behar ditugu, zaintzako profesionalak.
Eta horretaz jabeturik, Askora Nagusitik psikologiako profesionalek zuzendutako tresna bat sortu dugu, gure taldeei laguntza emozionala emateko. Pandemiak eragindako inpaktu-egoeren aurrean erantzun ohikoena osatzen duten atsekabea, beldurra, tristura eta bestelako adierazpenak kudeatzen laguntzen duen tresna.
Proposatutako terapiak gure taldeei egoera honen ondorio, zeinu eta sintoma psikoemozioenal ohikoenak ezagutzen laguntzen die, autoestimua indartuz eta krisi-egoera baten aurrean, bizi dugun pandemia kasu, emozioak adierazteko eta dolua egiteko bideak landuz.
Hori guztia konfidentzialtasun, errespetu eta konfiantza osoko giroan garatzen da, norberaren alderdi emozionalak lantzeko gune seguru eta erosoa sortzen saiatuz.