Nahi duzun jangela

Balio erantsi handiko jantokiak diseinatu eta kudeatzen ditugu Euskadiko ikastetxe eta
ikastolentzat.

Slide

Elikation, eskolako ekosistemako elikadurari buruzko proiektu estrategikoa

Elikation, eskolako ekosistemako elikadurari buruzko proiektu estrategikoa

Nola lagun diezazukegu?

1.

Erabateko aldaketa

Eskola berritzaileentzat, Askora Mahi-Mahi eraldaketa nabarmena da; izan ere, eskoletako jangelak beste begirada batetik ikusten ditu.

2.

Zerbitzuaren kudeaketa

Elikadura- eta begirale-zerbitzua kudeatzen dugu. Eta ikasleen ongizatea ardatz hartuta egiten dugu.

3.

Aholkularitza, aldaketa eragiteko

Autogestioaren alde egiten duten eskolei beren zerbitzua hobetzeko aholkuak ematen dizkiegu.

1.

Jangelaren erabateko eraldaketa

Ezagutu Mahi-Mahi iraultza

Bestelako jangela-eredu bat bestelako eskolentzat. Ezagutu Askora Mahi-Mahi eta bihurtu jangela Eskolaren elementu bereizgarri.

Jangela eskolarekin, ikasleekin, familiekin eta lantaldearekin batera diseinatzea.

Pertsonak ardatz dituzten jangela-esperientzia paregabeak.

Eskolako hezkuntza-plana eta balore pedagogikoak jangelan eta jolastokian integratzea.

Inguruan eragin positiboa izateko plana.

2.

Jangela zerbitzua kudeatzea

Egunerokoan lagunduko dizugu

Zerbitzu gastronomikoa

Gure taldeak proposamen gastronomiko erakargarri eta osasungarri bat dauka, eta gertuko produktuak hartzen ditu barne. Izan eskolako sukaldean edo gure sukalde zentraletan, gero garraio zerbitzuaren bidez banatzeko.

Taldeen kudeaketa

Taldeen kudeaketan nagusi gara: sukaldean, begiraleei dagokionez eta garbiketan. Langileei prestakuntza ematen diegu, zerbitzua etengabe hobetzen dela bermatzeko.

Zerbitzuaren kudeaketa

Eskolako jangelaren eta jolastokiaren egunerokoa kudeatzen dugu, eta espazio osasuntsu eta hezigarri bat izatea nahi dugu.

3.

Aholkularitza, aldaketa eragiteko

Jangelaren autogestioa

Jangelen autogestioaren alde egiten duten eskolei laguntza ematen diegu. Horretarako, eredu hori gauzatzeko behar diren tresnak ematen dizkiegu.

1 .

Diagnostikoa:

Ulertu, proposatzeko

Jangelako esperientzia gaur egun nolakoa den aztertzen, ebaluatzen eta diagnostikatzen dugu.

Gastronomia-eskaintza gainditzen duten eta ikasleak jangelako esperientziaren erdigunean jartzen dituzten hobekuntza-arloak identifikatzen dituen diagnostikoa.

2 .

Ezarpena:

Ekin, eraldatzeko

Diagnostikoan identifikatutako hobekuntza arloei erantzungo dieten ekintzak eta zerbitzuak proposatzen eta garatzen ditugu, hezkuntza-zentroan pertsonak ardatz dituen arreta-eredu bat ezartzeko.

Fase horretan egiten diren ekintzen bidez, eskola eta haren ekosistema eraldatu nahi dira, haren parte diren kide guztien (ikasleak, lantaldea eta familiak) ongizatearen alde.

3 .

Prestakuntza:

Prestatu, sendotzeko

Eskolaren eraldaketa sendotzeko, zerbitzua ematen duten pertsonei prestakuntza eman behar zaie, tresnak eskura izan ditzaten eta seguru senti daitezen. Horretarako, pertsonen eta zerbitzuaren premietara eta eskaeretara egokitutako ad hoc katalogo hezigarri bat garatu dugu.

Prestakuntza horren helburua da eskola eskaera berrietara egokitzea, eta, aldi berean, zerbitzu-esentziarekin eta arreta-bokazioarekin berriz konektatzea.

4 .

Lagun egitea:

Lagundu, hobetzeko

Hasierako ezarpenaren ostean, gure bezeroei epe ertain eta luzerako aldaketa kudeatzen laguntzen diegu, eta eskolako zuzendaritzarekin elkarlanean egiten dugu, baina baita tartean dauden pertsona guztiekin ere (ikasleak, familiak eta lantaldeak).

Laguntzari esker, etengabeko hobekuntza lortu nahi dugu, eskolaren egunerokoan sortzen diren premiei erantzuteko.

Nahi duzun jangela

Sektorearen arauak aldatu ditugu, hobetzeko

Uste dugun hura defendatzen egiten dugu.

1. Elikaduratik askoz harago doan ikuspegi batetik diseinatzen eta kudeatzen ditugu jangelak.

Gure taldearentzat, funtsezkoa da kalitatezko produktuak dituen elikadura osasungarria eta askotarikoa ematea. Baina gure begirada janaria baino askoz harago doa. Badakigu erakunde bakoitza bakarra dela, eta, beraz, beren jangelak ere halakoa izateko aukera izan behar du.

Gure ustez, funtsezko hobekuntzak ezar ditzake elikadura-zerbitzuak erakundearen alderdi askotan. Horregatik, gure bezeroekin batera egiten dugu lan, jangelan hobekuntzak ezartzeko; batetik, beren helburuak lortzen lagunduko eta, bestetik, bertan jaten dutenen esperientzia ere hobetzeko.

2. Pertsonen bizitza hobetzen duten esperientziak sortzen ditugu.


Uste dugu jangelak horiek egunerokoan erabiltzen dituztenen eta horietan lan egiten dutenen harremanetarako modua hobetzeko funtsezkoak direla. Horretarako, pertsona horiek jangelan eta bertatik pasa baino lehenago eta geroago bizi dituzten esperientziei erreparatzen diegu, eta beren premietan eta desiretan jartzen dugu arreta. Behatu egiten ditugu, entzun egiten ditugu eta, bezeroarekin koordinatuta, jangela esperientzia aberasgarri eta dibertigarri bat bilakatuko duten hobekuntzak proposatzen ditugu.

3. Zentzuarekin berritzen dugu. Beti galdetzen diogu geure buruari nola hobetu daitekeen, eta, horretarako, pertsonak ardatz hartzen ditugu.

Beti galdetzen diogu geure buruari jangelak nola hobetu dezakeen bertan jaten eta lan egiten duten pertsonen bizitza. Hori horrela, egunerokotasunari eragingo dieten hobekuntza txikiak egiten ditugu etengabe, bai eta aldaketa kontzeptual handiak ere, hala zerbitzuan, nola horren diseinuan.

2017an, eskoletako jangela-zerbitzua batera diseinatzeko metodologia bat sortu genuen, eta nazioarteko Service Design Awards sarietan finalista izatera iritsi zen, mundu mailako urteko zerbitzu-diseinu onenetako gisa.

Metodologiak zerbitzuaren ardatz bilakatzen ditu pertsonak, eta haren diseinuan inplikatzen ditu. Gaur egun, eredu hori erreferente bilakatu da sektorean, eta zaharren egoitzetara eta enpresetara ere eraman dugu.

4. Jangelak ikusteko modu berri batean sinesten dugu. Modu humanoago eta arduratsuago batean.

Pertsonak egiten dugun guztiaren erdian daude. Gure jangeletan egunero jaten dutenetatik hasi eta gure lantalderaino, ekosistemaren parte diren kide guztietatik igarota: senideak, hornitzaileak, lantaldea…

Jangela ikusteko modu horrek gure bezeroekin harremanak izateko moduari ere eragiten dio, eta elkarrekin ezarritako helburuak lortzeko talde konektatu eta elkartu bat sortzen du.

5. Jangela hobetzeak gure bezeroak berezi egiteko balio dezan konpromisoa hartzen dugu.


Balio erantsi handiko eredu bat defendatzen dugu, eta jangelaren ekosistemako pertsona guztiek hori hala dela ikus dezaten lan egiten dugu. Gure bezeroei bereiz daitezen laguntzen diegu, erreferentziazko eredu berritzaile baten bidez.

6. Tokiko ekosistema baten parte garela sentitzen dugu, eta hori gure proiektu guztietan zaintzen eta sustatzen dugu.

typical basque architecture. Urkiola, Biscay, Basque Country, Spain

Uste dugu gure jangelek eragin positiboa izan behar dutela haien inguruan. Horregatik, tokiko hornitzaile gehien barruan hartzen dituen erosketa-plan pertsonalizatu bat garatu dugu. Aldi berean, produktuen kalitatea bermatzen dugu eta tokian tokiko ekonomia babesten dugu. Gainera, gure taldeetako kideen prestakuntza ere bermatzen dugu, zerbitzu ona emateko ezinbestekoa baita.

Ba al dakizu nolakoa den nahi duzun jangela?

Baliteke zaila izatea gure jangela nolakoa izatea nahi dugun imajinatzea, beti berdina eduki badugu. Horregatik, nolako jangela nahi duzun imajinatzen lagundu nahi dizugu, 2 minutuan baino gutxiagoan. Beharbada hasiera berri baten aurrean gaude.