En Askora nos esforzamos cada día para cuidar a quienes atendemos. Queremos que las y los usuarios de los comedores escolares, centros residenciales, comedores de empresa y colegios mayores disfruten de nuestros servicios con plena comodidad, seguridad y disfrutando de ese trato cercano que nos caracteriza. Y es que el bienestar de las personas es…
DeTalent aholkularitzak antolatutako Lidergo eraldatzaileari buruzko zikloaren barruan, hainbat profesional gonbidatu dituzte beren ikuspegia eta esperientzia partekatzera. Ekainaren 10ean egin zen jardunaldian, Jon Ramo Askorako gerenteak lidergo-ikuspegia eta eredua partekatu zituen, baita Askorak burututako berrikuntza prozesuen oinarri eta emaitzak, bai eta Askorako egungo egoeraren aurrean egindako kudeaketa ere. Hona hemen hitzaldi osoa:
Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da, baita Legez kanpoko Arrantzaren Aurkako Nazioarteko Eguna ere, aitortu gabea eta arautu gabea. Askoran konpromiso sendoa dugu planeta zaintzeko eta gure esku dagoen guztia egiten dugu naturan dugun eragina murrizteko. Eta itsasoak eta bertan bizi diren espezieak zaintzea da gure kezketako bat, arraina erosteko aplikatzen ditugun irizpideetan islatzen…
Elikadura osasungarria da gure zerbitzuen oinarria; horregatik, menu orekatuak diseinatzen ditugu, bai eskoletako jantokietarako, bai elikadura-zerbitzua kudeatzen dugun enpresa eta egoitzetarako. Baina gure ahalegina ez da menuen diseinuan eta planifikazioan bakarrik geratzen, menuak egiteko erabiltzen dugun lehengairik onena bilatzeko lan egiten dugu. Horretarako, gure Erosketa Jasangarri Planaren irizpideei jarraitzen ditugu. Plan horren helburua da ingurumenean…
Birusak hezkuntzan izango duen eragin zuzenaren inguruan gogoeta egiteko doako jardunaldi digitala. Osasun-krisiak aldaketa handiak eragingo ditu gure hezkuntza zentroetako maila eta esparru guztietan, osasun eta higiene neurrietatik harago joango diren eraginak. Ikasleen arteko harremanak, metodologian, ordutegietan, ikasgelen konfigurazioan… Hamaika dira burura etortzen zaizkigun eragin posibleak. Baina errealitatea bakarra da: galdera asko daude airean, baina…
Mahi-Mahi Azoka gure menuak osasungarriago eta gozoago bihurtzen laguntzen digutenak aurkezteko sortu dugu: egun osasun krisia dela eta itxirik dauden gure jantokietako menuak egiteko erabiltzen ditugun produktuetako askok hornitzen dizkiguten bertako ekoizleak. Merkatu honekin, gurekin lan egiten duten ekoizle txikiak lagundu eta bere produktuak saltzeko kanal bat gehiago izan dezaten nahi dugu, hartara, jangelak ixteak…
COVID-19 birusaren eraginez hezkuntza zentroak itxi egin dira eta horrekin batera bertan behera geratu Mahi-Mahi jantoki eta jolastokietako otordu eta ekintzak. Haurren hazkuntza, hezkuntza eta entretenimendua bere osotasunean etxean eman behar den garai honetan, familiei elkarrekin gozatzen duten bitartean ikasten jarraitzeko baliabideak erraztu nahi dizkiegu. Eta horri erantzun emateko Mahi-Mahi Etxean proiektua sortu dugu. Gure…
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Berdintasuneko zuzendaria, Miren Elgarresta, Askorako bulego nagusietan izan ditugu gaur, martxoaren 8aren bezperan, berdintasun alorrean egiten dugun lana ezagutu eta etorkizunera begira ditugun proiektuak ezagutzeko. Askoraren DNAn dago berdintasuna, gure sorreratik Berdintasun Planak landu ditugularik. Feminizatutako sektore baten parte izanik, emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasuna bermatzeko politikak martxan…
Arraina, oro har, kaloria gutxi ditu, eta proteina, bitamina eta mineralen iturri ona da. Gainera, espezie askok Omega 3 gantz-azidoak ematen dizkigute. Oso elikagai osasungarria denez, maiz agertu behar du gure dietan, eta halaxe ikusten dugu Askoran, gure menuak diseinatzerakoan. Bezero bakoitzarekin adostutako irizpideen arabera, arraina hilean 5 eta 10 egun artean egoten da gure…
Askora Nagusiaren zuzeneko arretarako taldeek terapia ez-farmakologikoen programak diseinatu eta abian jartzeko prestakuntza jasotzen dute. Askora Nagusitik gure egoiliarren bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu, pertsonetan oinarritutako zainketa-ereduarekin. Horregatik, gure zentroetako erabiltzaileen beharrei erantzuteko formulak bilatzen ditugu, betiere haien bizi-kalitatea hobetzen saiatuz. Terapia ez-farmakologikoak gure eguneroko lanean erabiltzen ditugun tresnetako bat dira, dementzia duten adineko pertsonei…
Askoran egunero egiten dugu lan elikadura ohitura osasuntsuak sustatu eta gure jantokietako erabiltzaileei menu orekatuak eskaintzeko. Kalitatezko lehengaiak erabiltzea gure menuen oinarria da, horregatik, gure menuen %40a baino gehiago bertako ekoizleen produktuz edota elikagai ekologikoz osaturik daude. Landa arrautzak erabiltzen ditugu, euskal lekaleak, jantokien inguruko ekoizleen produktuak, eta barazki eta frutek presentzia handia dute gure…
Askorako Kalitate Saila arduratzen da jantokietako menuak prestatzeaz, baita dieta berezi guztiez ere, eta sukaldeetan nahiz jantokietako zerbitzuan araudi higieniko-sanitarioa betetzen dela gainbegiratzeaz. Gure eguneroko zerbitzuan, elikagaien segurtasuna eta erabiltzen dugun lehengaiaren kalitatea dira nagusi. Eta horrek neurri zorrotzak hartzera garamatza, gure menuez egunero gozatzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, dieta bereziak…
Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Osalanek, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak eta Emakundek antolatutako “Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala” jardunaldia egin da, Emakundek bultzatzen duen Berdintasunerako Foroaren barruan. Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkuek, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonsok eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak inauguratu duten jardunaldian hainbat gai jorratu dira, hala nola lanpostuen…
Beste urte batez ere Emakunderen Berdintasun Gunearekin elkarlanean, azaroaren 25eko aldarrikapenarekin bat egiten dugu, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Gaur gure jantokiak morez zipriztindu ditugu. Aldaketa txikia den arren, ohiko muxuzapiak, kolore moreko muxuzapiengatik aldatu ditugu eta honek ikasleen interesa piztu du, berdintasunaz, errespetuaz eta indarkeriaren tolerantzia ezaren inguruan hitz egiteko aukera eman diguna.…
Aspegi Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean Senegaleko arrantza sektorean lan egiten duten emakumeak ahaldundu eta laguntzeko kooperazio proiektu bat abian jarri dute. Nerea Ibáñez, Aspegiko Lehendakariak Senegalera egindako bisitan emakume hauen errealitatea eta beharrak bertatik bertara ezagutu ostean, senegaleko 4 emakume ekintzailek osatutako delegazioa gonbidatu dute Gipuzkoara egun hauetan. Bisita honetan zehar arrantza sektorea…
Gaur goizean “Berdintasun alorreko neurri urgente eta derrigorrezkoak” jardunaldia ospatu da Donostian, non Askorak azken urteetan berdintasun alorrean egindako lana azaltzera gonbidatu gaituzten. APD, Zuzendaritzaren Garapenerako Elkarteak, Miramongo Parke Teknologikoan antolatutako jardunaldiak berdintasun arautegi berriak eta enpresen egungo egoera aztertu ditu, baita berdintasun erreal eta efektibo bat eman dadin enpresek martxan jarri beharreko neurriak azaldu…
Etengabeko hobekuntza prozesuaren baitan eta NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin adierazitako atxikimendua dela eta, Erosketa Jasangarri Plana sortu dugu, elikagaien kalitatea nagusi izanik, alor sozialak eta ingurumenak indar handia hartzen dutelarik. Plan honetan epe laburrean eta epe luzera gauzatuko ditugun ekimen ugari biltzen dira, erosketa eredu guztiz jasangarria izatea ahalbidetuko diguna, gure lurraldeari eta gizarteari oso…
Askoran familiekin eta ingurumenarekin dugun konpromisoari jarraiki, uda honetan menuen kudeaketarako plataforma berria garatu dugu, non irailetik hasieratik gure menuak eskuragarri dauden. Aldaketa honen helburua, menuetan eskaintzen dugun informazioa etengabe eguneraturik izatea eta eduki kopuru handiago bat eskaini ahal izatea da, ikastetxe, eskola eta ikastolek, zein familiek haurrek jasotzen duten elikaduraren informazio osatu eta eguneratua…
ASKORA PLUS, S.L. enpresa aitzindaria da elikagaien sektorean, taldeentzako menuak egiten eta banatzen. Etengabeko hobekuntzaren bila eta gero eta lehia handiagoari erantzunez, ezinbestekoa da gure merkatu-estrategia egokitzea, kalitatea funtsezko elementu gisa integratuz, gure lehiakortasuna eta eraginkortasuna sektoreko maila gorenetara igotzeko. Konpromiso sozial handia duen erakundea izanik, Ingurumenaren kontserbazioarekiko kezka erakutsi nahi dugu, eta horregatik, gure…
ASKORA bigarren aldiz elkarlanean arituko da Recicla_Birzilkaturekin batera gure planetari laguntza bat emateko helburua duen ekimen berri batean! Hiritar eta herritarren sentsibilizazio eta mobilizazioa helburu duen ekimen hau formatu familiarrean gauzatuko da. Horregatik, iada ASKORAko ekosistemaren parte diren familien parte-hartzea ikustea zoragarria irudituko litzaiguke! Lankidetza egun honen helburua Bidasoa ibaia kutsatzen eta bertako flora eta…