Udara ebaluazio, gogoeta eta proiektuen diseinu garaia da gurean. Bezeroen iritzia zerbitzu ebaluazioen bitartez jaso ostean, gure lan-taldeekin auto-garapen elkarrizketak buruturik eta sail bakoitzak dagokion gogoeta eta autoebaluaketa egin ostean, gure zerbitzuak nola hobetu ditzakegun eta hauek bezeroei ematen dieten balio erantsia nola handitu pentsatzeko ordua da. Bai bezeroen beharrei, zein gizartearen beharrei erantzuteko asmoz. Uda honetan, barne hobekuntzetan ere murgildu gara, menuen sorrera, diseinu eta komunikazioa hobetzeko asmoz. Lan eta lan gabiltza irailean zuei hau aurkeztu ahal izateko. Garai honetan obrak eta egokitzapenak ere gauzatzen ditugu, irailean Mahi-Mahi abenturan murgilduko diren jantoki berriak prest egon daitezen. Eta ez dakizue zein prozesu polita den, jantoki tradizional bat familia eta ikasleekin pentsatutako jantokian bilakatzea. Hirugarren adineko pertsonei zuzendutako zerbitzuetan ere buru-belarri gabiltza berrikuntza prozesu batean murgildurik. Geroz eta adineko pertsona aktibo eta autonomiagoak dituen gizarte batean, nola liteke hauei eskainitako zaintza zerbitzuek errealitate honi guztiz ez erantzutea? Ideia politekin gabiltza lanean, eta hauek frogatzeko irrikan gaude. Eguzkiak ematen digun energia lagun, udan motorrak prest uzten ditugu, ikasturte berria topera hasi eta aurrekoa…
Uztailaren 1etik aurrera gure gain hartuko dugu Olaraineko sukaldaritza eta otorduen zerbitzua. Donostian erreferentziazkoa den ostatu honek Ikastetxe Nagusi eta turistentzako ostatu bezala funtzionatzen du, hilero ehunka pertsona pasatzen direlarik bertatik: ikasleak, kirolariak, irakasleak, turistak… Publiko ezberdinak oso, behar eta gustu ezberdinak dituztenak. Baina Askoratik guztien nahiak betetzen ahaleginduko gara egunero! Gure filosofia jarraituz, Olaraineko…
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna gure oinarrietako bat da, enpresaren sortzetik lantzen diharduguna. Lan hori dela eta, errekonozimendu ezberdinak izan ditugu bidean eta horrek lan egiten jarraitzera animatzen gaitu. Gure enpresa barnean emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna ematea ahalbidetuko duten politikak lantzen ditugu horretarako, baita gizartea kontzientziatzen eta eraldatzen lagunduko diguten ekintzak sortu eta gauzatu…
]Askorak ekimen berri bat jarri du martxan, gure kontsumo ohiturek sortzen duten eraginaren ingurua hausnarketa sustatu eta hauek murrizteko lan egiteko asmoz. Horretarako zero hondakin piknik formatua osatu dugu gure jantokietarako, The English Schoolek adibidez gaurtik aurrera bere irteeretan erabiliko duena. Haurren bazkaria unifikatzeak gainera, berdintasun eta oreka klima bat sortzen du irteeran. Bakoitzak zer…
Enpresa bezala urteak daramatzagu gure ekintza guztien eragin sozialaren inguruan hausnartzen. Gure helburu nagusia pertsonen bizitza kalitatea eta ongizatea zaintzea izanik, gure lan egiteko modua beti eragin soziala eta ingurugiroaren zaintzarekin lotua egon behar duela ulertzen dugu. Eragin sozialaren neurketa eta kudeaketaren inguruan hitz egiteko helburuarekin, APD eta Bilbao Ekintzak apirilak 11n “Enpresaren eragin soziala:…
Jaten dugunaren jatorria ezagutzea garrantzitsua da, baita honen ekoizpen prozesua nolakoa den ezagutzea ere. Prozesuaren nondik norakoak jakinda, elikagaiaren osaera ezagutuko dugu eta honela gure osasunarentzat egokienak direnak aukeratzeko gai izango gara. Horregatik, Askorako Kalitate sailak tailer ezberdinak antolatzen ditu elikagaien eta hauen ekoizpenaren inguruan: Elikagaien errazionamendu egokia, azukrearen kontsumoa, gazta kata… Ikasleei ezagutza hauek transmitituz, elikadura ohitura osasungarriak landu eta sustatzen ditugu, ondoren ikasleen bidez familiei transmitituak diren ohiturak. Baina elikagaien inguruan jakitea bezain garrantzitsua da hauek nola sukaldatzen dire, edota nork eta non egiten duen. Gure platerean dugunaren prozesu osoa ezagutzeak lasaitasuna ematen digu eta menua beste modu batera gozatzen laguntzen digu. Horregatik gure sukalde zentraletako sukaldari arduradunek menu garraiatuak dituzten zenbait jantoki bisitatu dituzte. Bisita hauetan ikasleek euren bazkaria prestatzen duten pertsonak ezagutzeko aukera izan dute, baita sukalde zentralean nola lan egiten den eta sukaldarien eguneroko lana zein den jakiteko ere. Ikasleek euren zalantzak galdetu, menuetarako proposamenak aurkeztu eta eskulanak oparituz eskerrak emateko aukera ere izan zuten. Sukaldeko arduradunentzako ere egun berezia izan zen. Eurentzat garrantzitsua baita eurek sukaldatutakoa bazkaltzen dutenen iritzia entzun, zerbitzuaren egunerokotasuna gertutik ezagutu eta baita euren esker ona jasotzea ere. Bizipen polita izan zen eta errepikatuko dugu, ziur!
Gure helburu nagusietako bat dugu elikadura osasuntsua eskaini eta ohitura osasuntsuak sustatzea gure jantokietan. Horregatik, Askorako Kalitate Saila etengabe berrikuntzak ezartzen ari da helburu hori lortzeko. Lanketa honen baitan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren proiektu ezberdinetan parte hartzen dugu, Elikadura Osasuntsurako Programa adibidez. Programa honen baitan, ikastetxe ezberdinei azaroko menua eskatu zitzaien, hauek aztertu eta konparaketa bat egiteko, baita FAO/NAOSen aholkuekin alderatzeko ere. Ikastetxe horien artean The English School dago, gure jantoki zerbitzua duen ikastetxea. Gaur programa honen arduradunekin bildu gara ebaluazioaren emaitzak eta euren gomendioak jasotzeko. Jantokian eta elikaduraren inguruan egiten dugun lanagatik zoriondu gaituzte, bai Ikastetxea , zein Askora ere. Menu orekatuak eta Eusko Jaurlaritzaren egungo gomendioak jarraitzen dituztenak eskaintzeagatik. Bilera hau datozen hilabeteetan menuetan txertatuko ditugun berrikuntzak azaltzeko ere aprobetxatu dugu, gure jantoki guztietako menuetan ezarriko direnak: fruta egun bat gehiagoz eskainiz, 3 egunetik 4ra pasatuz eta hilean behin arrain urdina zerbitzatuz haurrei. Berrikuntza hauek oso begi onez jaso dira eta hauek martxan jartzera animatu gaituzte, Elikadura Osasuntsurako Programak luzatuko dituen elikadura aholku berrien ildo berean baitoaz. Menuen etengabeko garapena, elikadura joera berrien egokitzapena eta bertako eta produktu…
C bitaminak (azido askorbikoa) gure sistema immunologikoa pizten dute, eta neguko egun hotzetan gure sistema topera izatea beharrezkoa dugu gripea edota hotzeria ekiditeko. Ikerketa ezberdinen arabera, C bitaminak hezurren, hortzen eta ehunen eraketan ere garrantzia handia du, baita orbaintze prozesuan, infekzioei aurre egiteko edota estresaren ondorio kaltegarriak arintzen laguntzen du ere. Baina zer da sistema…
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman ditu Gipuzkoako enpresetako “emakumeen eta gizonen berdintasuneko esperientzien” sarituen izenak, Askora horietako bat delarik. Mahi-Mahi jantoki sistema berritzailearen pedagogiak bigarren saria eskuratu du, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, ohitura osasuntsuen sustapenaren inguruan egiten duen lanketagatik. Giza eraldaketan oinarria duen metodologia honek ikasleei etorkizuneko gizartea hobetzeko beharrezko izango dituzten tresna eta…
Kalitatezko zerbitzu bat eskaini ahal izateko, lan-talde on bat izatea beharrezkoa da. Horregatik taldeekin banaka zein modu kolektiboan lan egitea berebizikoa da, hau osatzen duten pertsonak eroso, zoriontsu eta gustura senti daitezen euren lanean. Pertsonen ongizateak beti izan du bere lekua Askoran, pertsonak gure erakundearen erdigunea baitira. Pertsonen garapena gure erronketako bat dugu. Askora osatzen…
Ohitura osasungarriak sustatzeko gure ahaleginean, aho-hortzetako osasunaren aldeko kanpaina burutzen ari gara. Tania Meabe haginlari kolaborazioarekin, ikastetxe ezberdinetan hitzaldiak ematen ditugu, ikasleekin aho-hortzetako osasuna nola zaindu landuz. Hortzak nola garbitu, zein elikagaik errazten dute txantxarren agerpena, hortzetako eskuila modu egokian nola erabili, hortzak zenbatero garbitu, mingainaren garbiketa edota hortzetako eskuilarik ez dugunerako zenbait truko, adibidez,…
Gure egunerokotasunaren parte da euskaraz jardutea. Baina egiten al dugu euskaraz posible dugun pertsona guztiekin? Askora osatzen dugun kideon hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarak geurean indar handiagoa hartu dezan, Euskaraldiarekin bat egin dugu! Azaroaren 23tik abenduaren 3ra lan-taldean euskaraz jardun edota euskara ulertzeko gaitasuna dugun kide guztiek gure rola hartuko dugu, gure zentroak ahobizi eta…
Gure bizkarra zaintzeko beharrezkoa da ohitura egokiak izatea lan egiten dugun bitartean. Horregatik, jarraian zenbait aholku uzten dizkizuegu, zuen bizkarraren osasuna zaintzeko:
Gaur goizean Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak eta Elika Fundazioko zuzendari nagusi den Arantza Madariagak Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma aurkeztu dute Bilboko Azkuna Zentroan ospatu den ekitaldian. Bertan, erakundeen eta agente sektorialen 60 ordezkari inguruk bat egin dugu “Elikagaien Xahuketarik ez Euskadin ” izeneko manifestua sinatuz. Urtean 1.300 milioi tona elikagai xahutzen…
Berdintasuna eta kontziliazio erantzunkidearen erronkak enpresetan lantzearen beharra eta esperientzia ezberdinak ezagutzera emateko, gaur goizean jardunaldi bat ospatu da donostiako Tabakaleran, Etorkizuna Eraikiz programaren barruan antolatua. Askora bertan izan da, Gipuzkoan kontziliazio eta berdintasun politikak lantzen dituzten enpresa bezala mahai inguruetako batean parte hartuz. Elin Kvanderen eskutik, Norvegiako Zientzia eta Teknologia Institutuko Soziologia eta Zientzia…
Kontziliazio erantzunkidearen aldeko Gipuzkoako enpresek osatutako lehen taldeak lehen batzarra ospatu genuen pasa den irailean, Foru Aldundiaren egoitzan dagoen Etorkizuna Eraikiz gunean. Barne lana egiten hilabete batzuk igaro ostean, martxan jarri gara. 20 enpresa inguruk osatzen dugu taldea gaur egun: Alcad, Alcorta Forging Group, Ampo, Angulas Aguinaga, Arazi, Askora, BPG Coordinadores de Seguridad, BPXport, Club…
2018-2019 ikasturtea hasi berri dugu, energia eta ilusioz beterik. Erronka berriak, helburu berriak eta batez ere gure jantokiak bizi-bizi ikusteko irrika. Hori da eta gure egunerokotasunaren saltsa eta bizigarria: Ikasle, irakasle, begirale eta sukaldariek guztiek elkarrekin bazkalordua partekatu, ikasi eta gozatzeko une bat nola bilakatzen duten ikustea. Hazten jarraitzen dugu, aurten ere ikastetxe berriak gehituz.…
Hirugarren urtez, ospe handiko EHU-ko udako ikastaroetan, hezkutza zaila barruan, ASKORA-k, hezkuntza, familiak eta XXI. Mendeko ingurune berriari buruzko ikastaro interesgarri bat aurkeztuko du. Ikastaro honek aukera emango die entzuleei mende berriko lehen urteotan bizi ditugun familia- eta hezkuntza-aldaketen arrazoia ezagutzeko eta hausnartzeko, bai eta familiek eta eskola-zentroek gai horretan berdin jokatzen duten aztertzeko ere.…
Askorak, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen “Etorkizuna Eraikiz” programan parte hartuko du, beste 19 enpresekin, langileen parte-hartzea, berdintasuna eta kontziliazioa areagotzearren.
Mahi-Mahi by Askora esperientzia berri hori nolakoa izango den definitzen laguntzen duen berezko diseinu-metodologia da. Horretarako, Mahi-Mahi-kzentroaren espazioak eta helburuak izango ditu kontuan, baina lantegiak ere antolatuko ditu ikasleek, familiak, irakasleriak, zuzendaritzak eta jangelako lantaldeak parte har dezaten. Mahi-Mahi-ko lantegi hauetan, talde bakoitzeko desio eta beharrez hitz egingo da, eta horiek guztiak oinarri hartuta, jangelaren…