Gaur, martxoak 8, emakumearen nazioarteko egunean, ASKORA-ko lankide guztiak zoriondu nahi ditugu. Askorako Zuzendaritzatik, gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra eman dadin, erronka honi aurre egin ahal izateko egin beharreko lanaren konpromisoa barneratuta dugula ospatzen dugu. Bide honetan, atzo aktiboki Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako hitzaldian parte hartu genuen, non Gipuzkoako sozietatearen 120 agente…
Bihotzaren Munduko Eguna dela-eta (irailak 29) IMQ Prevención erakundeak sentsibilizazio kanpaina bat jarri du abian gure bihotzaren osasunarekin kontzientziatzeko eta, kanpaina horretan, ASKORAk lagundu egin du, bere dietisten taldearekin eta bere Prebentzio Departamentuarekin, ASKORA osatzen dugun guztion osasunera bideratuta baitago. Kanpaina hori dela-eta kaleratu den gida kontsultatzera animatzen zaitugu; bertan, osasuntsu janez gure bihotzari laguntzeko ideia onak…
Irailaren 16tik 22ra bitartean Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko da, eta ospakizun horretan ASKORA DBus Donostiako hiriko autobusen konpainiarekin elkarlanean arituko da heziketa kanpaina bat garatzen, autobusean eroso eta seguru bidaiatzen ikasteko. Esku-hartze honekin, ASKORAtik zerbitzu publikoen erabilera segurua bultzatzen lagundu nahi dugu, eta ingurumenarekin errespetutsuagoak izaten eta belaunaldien artean hain beharrezkoak diren harremanak ahalbidetzen…
“Euskara Batzordea” barruko lantaldeak bultzatuta, aniztuna eta parte hartzailea baita, ASKORAk Foru Aldundi guztiek eta EAEko udal batzuek “Dale alas al Euskera – Eman hegoak Euskarari“ izenez bultzatu duten gobernuko kanpainarekin bat egiten du bere zerbitzu guztietan. Kanpaina horren barruan, eta datozen hiletan, ASKORAk hainbat jarduketa bultzatuko ditu gure ingurunean Euskararen erabilera bultzatzeko. Jarduketak bi…
Peñascal Fundazioa Lan elkartuko eta ekimen sozialeko kooperatibak eta ASKORAk Lankidetzarako Esparru Hitzarmen bat izenpetu dute eremu sozialean eta soziosanitarioan, mendekotasunen eta zahartzearen eremuetan, eta laneratze, esku-hartze hezitzaile eta langileen prestakuntzaren eremuan ekintzak garatzeko. Peñascal Fundazioko koordinatzaile Guillermo Malkorrak eta ASKORAko zuzendari nagusi Juan Antonio Ramos Perezek izenpetu dute hitzarmena, zeinaren bidez erakunde bien loturak…
Eibarko Kirol Elkarteak ASKORAren esku utzi du bere Lehen Dibisioko jokalarien elikadura, eta, hori dela eta, Aurora Cid nutrizionistarekin batera, haientzako jana prestatuko dugu Txokoan. Txokoa, gainera, elkargunea izango da, jokalariek bat egiteko lekua. Eliteko kirolariek elikadura orekatua eta kirolean gastatzeko dituzten premietarako egokitua behar dute, janari osasuntsuen alde eginda eta km0-ko eta bertako produktuen…
Lourdes Bermejo doktorearen eskutik, “Menos estigma, más derechos y calidad de vida. Una propuesta de acompañamiento centrada en la persona con deterioro cognitivo leve” izenburupean, ASKORA NAGUSIk EHUko uda ikastaroetan parte hartuko du, AFAGIrekin lankidetzan. Lourdes Bermejo Hezkuntza Zientzietako doktore eta gerontologo ospetsua izango da proiektuaren zuzendari teknikoa eta hizlaria izango da Askora Nagusik eta…
Dravet Sindromearen edo haurtzaroko Epilepsia Miokloniko Larriaren Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna dela eta, ASKORA SOLIDARIA-tik, ikusgarritasuna emateko ekimenetara batzen gara Reto Dravet Un sueño…una meta-n parte hartuz. El Reto Dravet, Dravet Sindromearen Fundazioak kirol solidarioaren eta beste ekitaldi kulturalen eta sozialen bidez, Dravet Sindromea sustatzeko eta hedatzeko plataforma da. Oraingo honetan, Donostian Ekainak 23an, ostegunean, egingo…
Herrialde askotako ekitaldiz josita, laster hasiko da berriro Bidasoako Nazioarteko Folklore Jaialdia, eta oraingoan ere, beste edizio batzuetan bezala, ASKORA arduratuko da talde horien elikaduraz. Bestela ezin izan eta, sukaldaritzan dugun kulturatik eta gure lurreko produktuetarik hoberena helaraziko diegu. Eskerrik asko Jaialdiaren antolatzaileei ASKORA osatzen dugun guztiongan jarritako konfiantzagatik. Jarraitzen gaituzuen pertsonak, animatu egiten zaituztegu…
Azken asteetan, eta gure Zentroetako erabiltzaileentzat abian jarritako Interbentzio Psikosozialeko tailer prebentibo zein terapeutikoekin batera, ASKORA NAGUSIk material berriak aurkeztu ditu, zeinen bidez jardunaldi guztietan era optimoan lortu ahal izango diren material bakoitzarekin espero diren emaitzak. ASKORA NAGUSIko taldeak antolatu eta proiektatzen ditu zentroetan egingo diren programak, eta haren iritziz azpimarragarria da programa horiek duten…
Ordiziako Udalak, Askora Nagusirekin elkarlanean, adineko pertsonen tratu onari buruzko hitzaldi bat eman zuen, pasa den azaroaren 18an. Marije Goikoetxeak, zahartzean aditua den psikologoak, gogoeta egitera eraman gintuen bere hitzaldiarekin: “Adineko pertsonen tratu ona bultzatzea”, Ordiziako udalerriko erretiratuentzat. Adineko pertsonen tratu txarra gizartean garrantzi gutxi duen fenomenoa da, nahiz eta adineko pertsonen ongizatean eta bizi…
ASKORAn badakigu elikadura onaz gain ariketa neurriz egiteak onurak baino ez dizkiela egiten gure gorputzari eta gure buruari. Horregatik, maiatzean, larunbatero, SURF TEKNIKA surf eskolarekin batera eta egunero eskola jantokietan jana zerbitzatzen diegun haur guztientzat, “ASKORA SURF EGUNA” jarduera dibertigarria jarri dugu abian. Jardunaldi horietan, jardueran parte hartzen duten haurrek ingurunearen gainean jakin beharreko gauzak…
AFAGI Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteak eta ASKORAk Lankidetzarako Esparru Hitzarmen bat izenpetu dute indarrak batu eta jarduketak koordinatzeko, eremu sozialean eta soziosanitarioan eta mendekotasunaren, desgaitasunen, zahartze orokorrean eta, bereziki, dementzien eremuetan ekimenak bultzatzeko.AFAGIko lehendakari Koldo Aulestiak eta ASKORAko zuzendari nagusi Juan Antonio Ramos Perezek izenpetu dute hitzarmena, zeinaren bidez erakunde…
Zuzenean izan dugu Greziako kanpamentuetan iheslari siriarrek bizi duten egoera larriaren berri, eta, egoera horretaz jabetuta, ASKORA osatzen dugun pertsona guztiek bat egin nahi izan du ZAPOREAK proiektuaren kausa humanitarioarekin, elkartasuna eta gastronomia lotzen dituen jarduera bat da, Greziako Kios uhartean dauden esparruetako iheslariak elikatzeko xedea duena. Egunero-egunero, boluntarioen taldeak 1.000 otordu inguru banatzen dizkie…
KOOP V GAMA, partzuergoaren baitan eta berrikuntzara eta bertako produktuetara hurbiltzeko testuinguruan, ASKORA bertako produktuen lehen dastaketa itsua antolatu du. Dastaketa, Bilboko BEC azoka gunean Gustoko, Calidad y Origen izenez antolatuko den azokan egingo da. Esperientzia horren barruan, 25 pertsonak dastaketa itsu batean parte hartuko dute, non produktuaren dastaketa profesionalerako urratsak egingo diren Urduña aldeko…
Gabonetako jaietan eta laneko agur bazkari-afarietan murgilduta, Askorako gure lankideek hainbat eratan ospatzen dituzte une horiek, jaia gainerako erabiltzaileekin eta lantokietako lagunekin partekatuz. Atzo, Olaten Etxean jaia egin zen eta bertan hitzordu egin zuten bai txikienek bai erabiltzailerik nagusienek, txokolatada goxo baten inguruan. Eskerrik asko lantalde handi eta aktibo honetako pertsona guztiek egindako lanagatik!!
Berdintasunarekin konprometitutako enpresa den heinean eta Emakundek aukera-berdintasuna eskaintzen duen enpresa gisa aitortzen duen aldetik, EMAKUNDEk antolatutako BERDINTASUNAREN GUNEAN hartuko du parte ASKORAK hirugarrengo aldiz. Gune horretan, emakumeen eta gizonen artean aukera-berdintasuna hedatzeko eta horretaz jabetzeko ekintza bat antolatzen du parte hartzen duen erakunde bakoitzak. Aurten, abenduaren 3rako, gure zerbitzuak eskaintzen dizkiegun eskola-jantokietako bezeroei eta…
AEDIPE-ko bazkideen bileragatik (Asociación Española de Dirección y Desarrollo de Personas, ADEGI-ren instalazioetan eta “enpresako berrikuntza pertsonengandik” lelopean, ASKORA-k bere proiektua azaldu zuen; ASKORA NAIZ – SOY ASKORA. Antolaketan egon direnei eta bertan izandako pertsona guztiei eskertzen diegu gure esperientzia Euskadiko Enpresa Ertain eta Handiekin Giza Baliabideetako arduradunekin partekatzeko emandako aukerarengatik.
Lanpostuko Segurtasun eta Arriskuen aurkako Prebentzioan fidel gure konpromezuarekin, OSALAN-ek bideratutako gonbidapena hartu eta Euskalduna Jauregian leku izan duen 2015eko Berdintasunaren Foro barruan antolatzen dituzten konferentzietan parte hartu dugu. Goizean zehar parte hartu zuten hizlari desberdinei esker, lan munduaren beste errealitate batzuk ezagutu ahal izan genituen eta Prebentzioa eta Genero kontuetan ardura sozialean aurreratuago dauden…