Egilea: csadmin

THIS IS SPARTA TOO!!

  • Iruneko Eguberrietako Haur Parkean itxaroten zaituztegu


    Urte honetan guztiekin egon nahi dugu Eguberrietako oporretan ere, eta horrela egingo dugu Irunen, Ficoba-ko Eguberrietako Haur Parkean izango dugun presentziarekin! Ez ezazue aukera galdu eta animatu gure lantegian bisitatzera! Osasun eta elikadura munduarekin erlazionaturiko ekintza dibertigarri batekin itxaroten egongo gera, non berehala gure Facebook-ean aurkituko duzue. Jarduera guztien gaineko informazioa guztia, ekintzak, datak, ordutegia…

    Iruneko Eguberrietako Haur Parkean itxaroten zaituztegu
  • ASKORAk EITBko Sustraia programan parte hartu zuen tokiko ekoizleekin batera


    ASKORA EITBn emandako Sustraia programan parte hartu zuen, bertako ekoizleekin eta XARDEXKA enpresarekin batera. Programa ezagun honetan gure landa ingurunearen garapenari lotutako jarduerak, enpresak eta ekimenak biltzen dira. Programan “EKO-KATA” proiektuaren zabalkundea egin zen. Proiektua Katiluk (Innobasque) antolatzen du eta bere helburua da ekoizleak, eraldatzaileak eta kontsumitzaileak hurbilaraztea, gure ingurunerako garapen arlo berriak bilatzeko. Hemen…

    ASKORAk EITBko Sustraia programan parte hartu zuen tokiko ekoizleekin batera
  • Sedentarismoak dakarren desgastea gutxitzeko aholkuak


    Bazenekien egunero ariketa egiteak ez dituela eserita ematen ditugun orduak konpentsatzen? Sedentarismoak gure osasuna arriskuan jartzen du, eta gaixotasun kardiobaskularrak, 2 motako diabetesa, kolesterol altua, obesitatea edo bizkarreko minak edukitzeko arriskua handitzea ekar dezake, besteak beste. Hori dela eta, GOSASUNek, Indarteken eta Solutiaren arteko lankidetzari esker, bideo bat sortu du aholku batzuekin, lan sedentarioak egiten…

    Sedentarismoak dakarren desgastea gutxitzeko aholkuak
  • ASKORA ENEEKekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Bioterra 2015 azokan jarriko duten standean.


    Uztailaren 6an eta 7an Bioterra azoka egingo da, Ficoba azoka gunean, eta bertan ENEEKek eta GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK stand bat jarriko dute, lehengai ekologikoak erabiltzen dituen lehen haur jantokiarekin. Zerbitzu hau antolatzeko, eskola jantoki baten irudia hartuko baitu, ENEEKek ASKORAren laguntza eduki du, bertako ekoizle eta ekoizle ekologikoekin duen konpromisoagatik. Azokaren sarreran erreserba egiten duten…

    ASKORA ENEEKekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Bioterra 2015 azokan jarriko duten standean.
  • ASKORA, “Ikastetxe Publikoetako Jantokiak – Bide berriak irekitzen” izenez EHIGEk antolatutako mahai-inguruan partaide


    EHIGE Guraso Elkarteak gonbidatuta, ASKORAko Kalitate Saileko kideek Durangoko (Bizkaia) Landako ikastetxe publikoak maiatzaren 19rako antolatu duen mahai inguruan parte hartuko dute, Eskola Jangelen kudeaketako gai interesgarriei buruz. Mahai-inguruak bi zati edukiko ditu: Lehenengoan parte hartzaileek kudeaketa eredu pilotuan izan duten esperientzia kontatuko dute, eta ondoren eztabaidatzeko tartea egongo da hainbat gai interesgarri aztertzeko. ASKORAk,…

    ASKORA, “Ikastetxe Publikoetako Jantokiak – Bide berriak irekitzen” izenez EHIGEk antolatutako mahai-inguruan partaide
  • Eskuak eta elikagaien segurtasuna, estuki lotuak


    OMEren arabera, eskuak dira “mikroorganismoak leku batetik beste batera mugitzeko biderik ohikoena”. Horrenbestez, eskuak garbitzea da “elikagaiak seguru edukitzeko” premisa garrantzitsuenetako bat. Noiz garbitu eskuak: Jakiak prestatu aurretik. Jakiak prestatzen ari diren bitartean, haragi gordina, oilaskoa edo arraina manipulatu bada. Jakiz aldatzen denean. Adibidez, entsalada prestatzetik jada egositako jakietara igarotzen denean. Komunera joan ondoren, pixa…

    Eskuak eta elikagaien segurtasuna, estuki lotuak
  • ASKORAk Daxeko (Frantzia) Unibertsitateko Ekipoaren bisita hartu du


    Daxeko Unibertsitateko arduradunak (Frantzia) ASKORAren instalazioetan egon ziren bisitan, gurekin lanegun bat egiteko eta gure Seigarren Zentzua markatzen duten ekintzak eta egiteko moduak zuzenean ezagutzeko. Lehen mailako unibertsitate honek azpimarratu zuen Elikaduraren eta Osasunaren alorreko heziketa lanak Eskola Sukaldaritzan duen garrantzia, izan ere, gai hori da Baionako Lizeoarekin elkarlanean ematen duten Osasun, Ongizate, eta Sukaldaritzarekiko…

    ASKORAk Daxeko (Frantzia) Unibertsitateko Ekipoaren bisita hartu du
  • ASKORA POP CORNer eskola jantokietatik kanpo! Ezagutu bere hurrengo agerraldiak


    Azken asteetan, ASKORA POP CORNer gure catering zerbitzuaren bezero diren eskola jantoki askotan egon da visitan. Udaberriarekin batera, ASKORA POP CORNer Ikastetxeetatik irten eta beste ekitaldi batzuetara joaten hasi da gurekin, bai eta ASKORA SOLIDARIOArekin batera egindako jardueretara ere. Zaratak eta usainak ustekabean harrapatu ez zaitzaten, bere agerraldirik garrantzitsuenen berri emango dizuegu atal honetan. Egun…

    ASKORA POP CORNer eskola jantokietatik kanpo! Ezagutu bere hurrengo agerraldiak
  • Gure Lurreko Haziak: Tomateak eta piperrak


    Eskolako azken hiruhilabeteko honetan, ASKORA dagoen ikastetxe guztietan, “Gure Haziak” kanpainarekin jarraizen dugu. Honetakoan, jankide baikotzat tomate hazi edo piper txorizeroen haziak jasoko dituzte. Aurki ditzakegun barietate guztien artean, guztiak Euskal Herriko jatorriaz, tomateen artean hauek ditugu: PIKOLUZE TOMATEA: Gipuzkoako tomate tipikoa da, tamaina ertainekoa eta idi antzeko gorpuzkerakoa. Oso ona entsaladarako. PUNTALUZE TOMATEA: Tomate…

    Gure Lurreko Haziak: Tomateak eta piperrak
  • Hiruhilabeta honetako udaberruko menuarekin… Andoni ezagutuko dugu, okin-maisua


    Gaurkoan Andoni aurkeztuko dizuegu. Okina da eta tokiko okindegien bidez egunero jangelak hornitzen dituzten okinak ordezkatzen ditu. Andoniren lanbideari buruzko zenbait azalpen emango dizkigu. Lehenik eta behin, antzinako ogibidea dela jakin behar dugu, tradizio handikoa. Andoni, familiako okinen hirugarren belaunaldia da, aitona-amonak eta gurasoak ere ogi-lantegi batean aritu baitziren lanean. ASKORA hornitzen duten okinetako askok…

    Hiruhilabeta honetako udaberruko menuarekin… Andoni ezagutuko dugu, okin-maisua
  • ASKORAk “ETXEAN BY ASKORA” proiektua abiarazi du; lehen etxeko eskola jantokia da.


    ETXEAN BY ASKORA kanpainaren barruan, apirilaren 20tik 24ra arteko astean, Donostiako 50 familia inguruk aukera izango dute ASKORAko bazkaltiarrek gustukoen dituzten menuez familian disfrutatzeko. Horretarako, erreserbatu baino ez dute egin beharko, janari azkarreko enpresa batean erreserbatzen den moduan. Erreserbaren eguna eta ordua iritsita, ASKORAko langileek afaria etxera eramango dizute bizikleta elektrikoan, dBizi-ren laguntzari esker. Ekimen honen…

    ASKORAk “ETXEAN BY ASKORA” proiektua abiarazi du; lehen etxeko eskola jantokia da.
  • ASKORA, “Juneren Hegoak”-en ondoan


    ASKORA SOLIDARIOAn proiektu solidarioen bila jarraitzen dugu, ASKORA osatzen dugun guztiok bat egin eta, denon artean, gure ingurukoak lagundu ahal izateko. Oraingoan, kausa on baten alde egingo dugu, eskaintzen ditugun catering zerbitzuetan eta geure etxeetan oso erraz egin daitekeen keinu txiki batekin. Datozen asteetan, “Juneren Hegoak” Elkartearekin arituko gara elkarlanean, gaixotasunen bat duten haurren familiei…

    ASKORA, “Juneren Hegoak”-en ondoan
  • ASKORAk Dastamenaren Egunaren bigarren edizioa antolatuko du bere eskola jantokietan


    Gure eskola jantokian Dastamenaren Egunaren lehen edizioa oso ondo baloratu ondoren, martxoan bigarren edizioa garatzen ari gara gure catering zerbitzua jasotzen duten lehen hezkuntzako ikasleentzat. Dinamika dibertigarri batekin, lehen hezkuntzako ikasleek gazten gaineko bitxikeria batzuk ezagutu ditzakete, eta merkatuan aurkitu ahal izango dituen gazta barietateekin ohitzen joan daitezke. Horrela, gaztagintza eta gaztagintzan erabiltzen diren osagaiak…

    ASKORAk Dastamenaren Egunaren bigarren edizioa antolatuko du bere eskola jantokietan
  • ASKORAk EITB-Taldea jasotzen du bere Sukalde Zentraletan


    EITB grabazio talde batek ASKORAko instalazioak bisitatu ditu. Gure Sukalde Zentralak, Eskola, Haurtzaindegi, Nagusien Egoitza eta Enpresa – Jangeletako menu guztiak prestatzen diren lekuan, grabazio-egun bizia izan du. Beraien bisitaren helburua ASKORAk Elikadura Osasuntsuagatik, bertako produktu eta produktu ekologiekin egiten dugun apustua hurbiletik ezagutzea izan da. Baita ere, gure instalazioetan ezartzen ditugun Higieniko Sanitario prozesuen…

    ASKORAk EITB-Taldea jasotzen du bere Sukalde Zentraletan
  • ASKORA, “catering ona”-ren eredu gisa aurkeztuta eskola jantokiei buruz EITBn emandako programa berezian


    Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du. Hona hemen EITBk, familiak eskola jantokien kudeaketa ereduaz gero eta kezkatuago daudela ikusita, egin duen programaren bideoa, non ASKORA “catering ona”-eren eredutzat agertzen den, lan sistema zorrotzak dituelako eta eskola menuetan produktu ekologikoak eta bertakoak sartzen dituelako.

    ASKORA, “catering ona”-ren eredu gisa aurkeztuta eskola jantokiei buruz EITBn emandako programa berezian
  • Gure catering- zerbitzuetarako, adi elikagai-etiketatze araudiaren aldaketei


    Azken hilabeteetan Kalitate-Departamentuak, erosketetako eta eskola, empresa eta gainerakoen jangeletako catering-zebitzuaren arduradunak diren sukalde -taldeearekin batera, gertutik ahalbidetu dute gure hornitzaile homologatuen etiketa-araudi berriari egokitzeari. Arau berri honek elikagaiak etiketatzean aldaketetako batzuk markatzen ditu jada ikusgai elikagai batzuetan. Nahitaez etiketan agertu behar duen nutrizio-informazioa Eraldatutako elikagaiek informazio hau eraman behar dute: balio energetikoa koipeak eta…

    Gure catering- zerbitzuetarako, adi elikagai-etiketatze araudiaren aldaketei
  • ¿Productos de temporada, porqué y cuándo?


    Sasoi-elikagaiak jateak onura anitzak ditu, alde batetik, fresko jaten direlako, ia oraintsu bilduta eta bestetik, ugari daudenez gero ekonomikoagoak dira. Nahiz eta kontserbazioa arazoa ez izan izozte-metodoak beti direlako seguruak, osasungarriagoa da freskoa jatea, natura jakintsua denez gero eta adibidez hau eskaintzen dizkigu, udan ur askoko elikagaiak eta, udazken eta neguan C bitamina asko duten…

    ¿Productos de temporada, porqué y cuándo?
  • ASKORAren Pop Corn-er iristear dago, elikadura eta dibertsioa elkartuz


    Nola lagundu gure bezeroei beren ospakizun berezietan? Galdera honi erantzunez ASKORAk POP CORN-ER proiektua bultzatu zuen. Gure catering-zerbitzuarekin batera joateko modu dibertigarria. Krispeta makina ibiltari atsegin honi ASKORA POP CORN-ER izena eman diogun. Urte guztian zehar, gure ASKORA POP CORN-ER-ak  ikastetxez ikastexe bidaiatzen dijoa neska eta mutil, guraso, kiroletako talde, asoziazio kultural, eta gure bezeroen ospakizun berezietan “litxarkeri” osasungarri honetaz gozatu nahi duenarentzat eskuragarri…

    ASKORAren Pop Corn-er iristear dago, elikadura eta dibertsioa elkartuz
  • 2015–erako (FACE-k) zeliakoentzat egokiak diren elikagaien zerrenda berria argitaratu da. Gure catering-zerbitzuetako menuetan bertan daudenak.


    Alergia eta intolerantzia desberdinak aurkitzea gure jangela-zerbitzuetan geroz eta ohikoagoa da. Ikastetxeetako jangelaz gain, gure dietistek kasu hauen gehikuntza garrantzitsua ere antzeman du helduei eskaintzen diegun zerbitzuetan ere. Askora-k, catering-eko zerbitzuetarako menu desberdinak lantzean ditu, zein eguneko edo noizbehinkakoetan, konponbide egoki desberdinak eskaintzen ditu gustuetara eta mahaikideen lehentasunetara hurbilduz.Horregatik, FACE-k argitaratutako Zeliakoentzako gai diren 2015-eko…

    2015–erako (FACE-k) zeliakoentzat egokiak diren elikagaien zerrenda berria argitaratu da. Gure catering-zerbitzuetako menuetan bertan daudenak.
  • ASKORA-ko garbiketa taldeek “5s” sistema erabiltzea gomendatzen dute gure ingurunea hobetzeko.


    Beren urteetako esperientzian oinarriturik, eskola-jangela, sukalde eta beste hainbat lekuen garbiketetan, gure garbiketa taldeek 5s Metodoa sakonki begira dezagun gomendatzen digute. 5 « S »-en metodoak (japonieraz) duen lehen letran oinarritzen da. Horrela, bere bost etapetan, sorrera eta lan-eremu gabiagoen mantenuan oinarritzen da, garbiagoak, antolatuagoak eta seguruagoak lortuz. Hau da, gure egunerokotasunean “bizi-kalitate” handiagoa inprimatuz,…

    ASKORA-ko garbiketa taldeek “5s” sistema erabiltzea gomendatzen dute gure ingurunea hobetzeko.